Onki Xin Legorretan

Data

21.11.26 - 21.11.26

Lekua

Gipuzkoa - Legorreta

onki xin

Disko berria dauka Onki Xin taldeak: ‘Hikikomori’. Eta horrekin ari dira batetik bestera. Errritmo dantzagarriak, rockaren bertsio modernoenean, elektronika eta gitarrak elkarrekin astinduz. Eta asteburu honetan Legorretako Herri Antzokia ere dantza baten jartzea izango da beraien helburua. Horretarako Fer Apoak eta DZ-ak sortutako taldeak, banda osoa erakutsiko du antzokian.

Onki Xin taldeak horrela definitzen du bere musika: «Onki Xin da iraultzarako rocka, hip-hopa, new wavea, fucka eta olerkia». Eta iraultza asmo horri kantatzen diote etengabe. Elektronika ikutu handiarekin eta beti dantzarako doinu eta erritmoak sortuz. Rock oinarria eta poparen koloreekin. Ahots melodikoak eta erritmo errepikakor dantzagarriak. Fer Apoak denetarik egin du musikan orain arte, estilo aski gogorrak landu ditu bai El Corazon de Sapo, Kuraia edo Estricalla bezalako taldeetan. Onki Xin ordea, askoz melodikoago edo dantzagarria da. ‘Bigunagoa’ dela errango lukete batzuk, baina hitzek eta erritmoek, iraultza aldarrikatzen dute batipat, zentzurik zabalenean.

Taldea Zigor DZ eta biek sortu bazuten ere, beraien ‘Hikikomori’ diskoko kantuen atzean boskote ederra batu dute. Kantuan Fer, programazioetan, baseak, sanplerrak eta dj bezala DZ, Peio Gorrotxategi arduratu da grabaketaz, Mikel Benito eta Jon Ander Artola arduratzen da bateriaz. Zuzenean ere talde indartsu eta rockeroa da, eta Legorretako kontzertura hurbiltzen direnek zuzenean frogatu ahal izango dute ‘Hikikomori’ eta bestelako hizkuntza musikal dantzagarri oro.

Kokapena

Herri Antzokia
Korta Eta Zapas Enparantza Plaza
Legorreta. Gipuzkoa

Loturak