Postal Kolekzionistak Tolosatik Berastegira trenez

Data

21.06.18 - 21.06.18

Lekua

Gipuzkoa - Berastegi

Postal kolekzionistak

Bidaia bat, toki ugari, ibilitako tokien argazkiak izan daitezke Postal Kolekzionistak taldearen ezaugarriak. Eta hurrengo ekainaren 18an, ostiralez, Berastegiko plazan arituko dira. Bidaia imajinario bat Tolosatik, beraien sorterritik, abiapuntutik.

Iñigo Asensiok 2018an sortutako taldea da Postal kolekzionistak. Orain arte talde askotan aritutako musikari trebatuak ditu ondoan: Michel Longaron, Ander Zubillaga, Irene Lopez eta Juanjo Falcon. Eta orain arte bi lan plazaratu dituzte: ‘Azken gaua hirian’ plazaratu zuten 2019an eta berriki kaleratu dute ‘Bagoi hutsak’.

Zortzi kantu, zortzi postal biltzen ditu ‘Bagoi hutsak’ diskoak. Iraganetik bidalitako abestiak dirudite: kutsu nostalgikoa dute, baina etorkizunari idazten diote. Bidelagun ugari izan dituzte Postal Kolekzionistek, musika egitea bera ere bidaia bat delako.

Bidaietatik postalen ordez kantak ekartzen hasi zenean sortu zen Postal Kolekzionistak Iñigo Asensioren baitan. Horregatik bidaiak eta trenak beti presente daude kazetaria ere baden Iñigo Asensio kantariaren bizitzan, eta horregatik trenak eta bagoiek lekua hartu dute azken lanean ere: ‘Lekuak leku’ edo ‘Azken bagoia’ edota geltokietako kafetegian kokatu daitekeen kantua. Aireportuek ere badute protagonismoa, baina ekainaren 18ko kontzertua Berastegiko plazan emango dute, Tolosatik ez oso urruti, baina bidaia musikal polita eskainiko dute Postal Kolekzionistak taldeko kideek.

Kokapena

Herriko plaza
herriko plaza
Berastegi. Gipuzkoa

Loturak