The Northagirres eta La Secta Dabadaban

Data

21.09.17 - 21.09.17

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

la secta

The Northagirres urretxuarrak eta La Secta (argazkian) bilbotarrak elkartuko dira irailaren 17ean, ostiralez Donostiako Dabadaba aretoan. 10 euroko sarrera ordainduta, garai bateko punk esentzia bilbotar modernoa eta Urretxun sortutako rock & roll banda izugarri ona elkarrekin ikusteko aukera paregabea. Beti ere Dabadaba aretoak bermatzen duen kalitate eta giroarekin.

The Northagirres

Urretxun 2012an sortutako taldea da The Northagirres. Julen Makazaga baterian, Aitor Godoy gitarran, Iñigo Agirrebalzategi gitarra eta ahotsarekin, Borja Aranburu baxuan eta ahotsetan eta Ana Agirrebalzategi pianoan. Rock & Rolla da, tankera berezikoa. Hasieran ingelesez eta egun gazteleraz abestua eta oso entzungarria. Country eta blues doinuei ere arreta jartzen diote eta aurretik taldekideek ezagutako taldeetatik ere izango du zerbait ziurrenik. The Hot Dogs!, Mutürbeltz, Sorkun, Dirty Jackets, Supertrooper, Painful bezalako taldeetan arituak baitira urretxuarrak. Urteotan guztiotan lau lan plazaratu dituzte, horietako azkena ‘Cavare’ izeneko diskoa.


La Secta

80 hamarkadan Euskal Herrian punk rock musikaren eztanda izan zenean, ingelesez kantatzen hasi zen lehen taldeetako bat izan zen Bilbo eta Santurtzi artean sortutako La Secta. 90 harmakadarako talde bezala jotzeari utzia zioten, baina ia 30 urte beranduago, berriz ere elkarrekin ari dira La Sectakoak. 2017an berriz elkartu zirenetik gogotsu ari dira Patxi, Alberto, Gorka eta Txetxu. Garai bateko doinuak, egungo gogo eta ilusioarekin.

Kokapena

Dabadaba aretoa
Mundaiz 8
Donostia. Gipuzkoa

Loturak