Kaixo, ukelelezale maitiok! "Ixil-ixilik" ukelelez jotzen ikasi nahi? Hona hemen tutoriala!
Abesti honek erritmo aldaketa ugari ditu, eta oso aproposa da vals-a eta erritmo bitarrak lantzeko. 4 akorde baino ez ditu; beraz, alde horretatik arazorik ez!
Hurrengo bi abestiak prestatzen ari naiz jadanik - gogoratu, kantaren bat proposatu nahi badidazue, mesedez esan! Ikaragarri gustatzen zaizkit ikusleen proposamenak! :)
Besterik gabe, ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin!