2024 ABU. 09 Bisita gidatu tematikoak, Museoen Foru Sareak antolatuta Arabako Arte Ederren Museoa, Natura Zientzien Museoa, Arabako Arma Museoa, BIBAT Fournier Karta Museoa, Arkeologia Museoa eta Iruña Veleia. Horiek osatzen dute Arabako Museoen Foru Sareak udan antolatutako bisita gidatu tematikoen zerrenda. Bibat ere azaltzen da bisita gidatuen artean (Eli Txapartegi) Bidaiari Abian dira Arabako Museoen Foru Sareak udan antolatutako bisita gidatu tematikoak. Uztailaren 30ean hasi ziren eta abuztuaren 30ra arte luzatuko dira. Bisita gidatuak 12:00etan izango dira, aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe, gehienez 20 laguneko taldea osatu arte. Hala ere, badago bisita gidatuak aurretik hitzordua hartuz ituntzeko aukera (museo bakoitzera deituta), prestasunaren arabera. Familia osoari zuzenduta, honako irteera hauek jasotzen ditu Museoen Foru Sareak osatutsko egitarauak: uztailaren 30ean eta abuztuaren 13, 20 eta 27an Arabako Arte Ederren Museora izango dira bisita gidatuak; uztailaren 31n eta abuztuaren 14, 21 eta 28an, Natura Zientzien Museora; abuztuaren 1, 22 eta 29an, Arabako Arma Museora; abuztuaren 2 eta 23an, BIBAT Fournier Karta Museora, eta abuztuaren 16 eta 30ean BIBAT Arkeologia Museora. Era berean, abuztuko larunbat eta igandeetan Iruña Veleia bisitatu ahalko da. Pizgarria Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak ekimenaren aurkezpen ekitaldian esan zuenez, bisita gidatu tematikoak «pizgarri bat dira, bai gure museoak behin baino gehiagotan bisitatzen dituztenentzat, bai lehenengo aldiz bisitatzen dituztenentzat, karteletan azaldutako informazioaz gain, ezagutza trukatzen baita gaian adituak direnekin, eta bisita esponentzialki positiboago bihurtzen da horrela».