Amaia U. LASAGABASTER
Emakumezkoen futbola

Ilusio bikoitza denboraldiko azken txanparako

Bigarren postuak ekar dezakeen sariak sailkapenaren goialdeko taldeen arteko borroka berrindartuko du.

Lehen mailako txapeldunordeak ez du itxaron beharko kontsolazio saria jasotzeko. “As” egunkariak iragarri duenez, baieztapen ofizialik oraindik ez bada ere, Ligak aurrera egin du UEFAren sailkapenean, eta beraz, bi ordezkari izango ditu hurrengo Txapeldunen Ligan. Txapelketa erabakita, aldaketa horrek ezusteko emozioa gehitzen dio denboraldiaren azken txanpari. Eta ilusio berria euskal futbolari, Athleticek aukerak baititu, sobera ez bada ere.

Galdera dexente eta ziurtasun gutxi dago oraindik, eta horregatik, albistea lasaitasunez digeritzea erabaki dute protagonistek. «Konfirmatzen bada oso pozgarria izango da, oso ona txapelketarako eta oso erakargarria guretzat, baina momentuz ez dakigu ezer ofizialki», adierazi du Maite Lizasok.

Badaezpada, hobe du Athleticek azeleragailua zapaltzea azken partidetan. «Noski, baina hori edonola ere egin behar dugu –dio erdilari zarauztarrak–. Helburua garbi, finko izateak laguntzen du eguneroko lanean eta lehiatzean, baina gure jarrera eta asmoa berberak izan behar dira sari hori izan ala ez izan. Gugatik, taldeagatik, gure zaleengatik, gure onena eman behar dugu partida bakoitzean. Horren ondorioak beti izango dira erakargarriak. Bigarren postuan amaitzen dugula eta Championsera goazela? Ezin hobeto. Bigarren postuan amaitu, baina sari hori ez daukagula? Hor ere ondo; hasierako helburura heldu ezin izanda, hurrengoa lortu dugulako, hau da, txapeldunordea izatea, une txarrak eta oztopoak gaindituz». Sailkatzea ez litzateke izango «partidaz partida» joatearen filosofia horren ondorio bakarra. «Liga sentsazio onarekin amaitu, lesionatuta egon den jendea itzuli eta minutuak izan, gazteak beren eboluzioarekin jarraitu... Hori guztia oso garrantzitsua izango da Kopari begira».

Horixe da, izan ere, Lizasoren ilusioa, behintzat bigarren postuaren saria hipotesien eremuan dagoen bitartean. «Europan jokatzeak sekulako esperientzia izan behar du, baina talde honek titulu bat merezi du. Azken urteotan jaso dituen kolpeak, lorpena ukitu eta azken unean galdu... benetan poztuko nintzateke bolada horri amaiera eman eta berriro titulu bat ospatzen lagunduko bagenioke».

Asmo horrekin, «txapelketa borrokatzea», heldu zen Lizaso udan Lezamara, bizitza erdia Zubietan eman ondoren. Horregatik, dioenez, denboraldiaren balorazioa «bikaina ezin da izan, lehen itzulia amaitu zenerako helburua ezinezkoa zelako eta gainera beste talde batzuek ere gainditu gaituzte. Baina kontuan hartu behar da taldeak egindako lanak izugarrizko oztopoa topatu duela, lesioena beldurgarria izaten ari baita. Gu ere harrituta gaude». Baina bizkaitarrak helburuak txikiagotzen joan behar izan diren arren, Lizasok ontzat hartzen du kamiseta zuri-gorriarekin egin duen estreinako denboraldia. «Dudarik ez. Pertsonalki, lesionatu arte (meniskoa, baina igandean itzuli zen), denboraldi hasieratik jokatu dut, maila polita emanez. Taldeari dagokionez, espero nuena aurkitu dut. Oso esperientzia ona izaten ari da. Pauso garrantzitsua eman nuen udan eta ez daukat damurik».

La semana

Goles. No hay movimientos al frente de la tabla de realizadoras, que sigue comandada por Adriana (Levante), con 18 goles, seguida por Mari Paz (Valencia), con 17.

Convocatoria. Tras perderse tres concentraciones por su lesión de tobillo, Ainhoa Tirapu regresa a una convocatoria de la selección española. Lo hace junto a Ane Bergara y Leire Landa para el amistoso que enfrentará a España e Irlanda el próximo 8 de abril en Gijón. Esta vez no están en la lista de 18 Eli Ibarra y Erika Vázquez, además de Irene Paredes, todavía recuperándose.

Europeo. Maite Oroz, con gol incluido, Amaia Peña y Andrea Sierra también participaron en el triunfo de la selección española sub17 frente a Bélgica, que confirma el billete del combinado rojigualdo para el Europeo que se disputará en junio en Islandia. Billete que buscará entre el 4 y el 9 de abril la selección española sub17 en Portugal. Con Paula Mañoso, Leire Baños y Nahikari García. Unai Gazpio, por tanto, no podrá contar con las dos últimas para el choque frente al Sevilla.

Irlanda. El Wexford acaba con la hegemonía de Peamont y Raheny y, a dos jornadas del final, se hace con el título de Liga.