Lehiaketaren plazera
Bigarren urtez jarraian, Oiartzunek igoera kanporaketari ekingo dio. Lehen mailaren exijentzia ekonomikoekametsa arriskuan jar dezaketen arren, talde gipuzkoarrak denboraldi ezin hobea biribildu nahi du.
Hobetzeko nahia, anbizioa, helmugak eta motibazioa bultzatu beharrean, arrakastak ilusioak amatatzen amaitu dezake, emakumezkoen futbolaz ari garenean. Elitea, Lehen Maila, amets debekatua bilakatzen ari da atzetik gizonezko talde profesional indartsuak ez dituzten taldeentzat. Eta horrek eragina dauka hurrengo mailetan. Ez da erraza ahalegintzea, ezinezkoa bada eskura daitekeen helburuaz gozatzea.
Ez dakite oraindik Oiartzunen bere lanak saria izango duen. Pentsatu ere ez dute egiten; izan ere, «ez du ezertarako balio», azaldu du Jon Alkortak. Bigarren urtez jarraian, talde gipuzkoarra igoera kanporaketara gidatu du Alkortak, denboraldi ikusgarria sinatu ondoren. Aurrean duen bidea –lehen kanporaketa Madril indartsuaren aurka– zaila da, baina igotzeko aukera hor dago. Eta berak ekar ditzakeen arazoak ere bai. «Iaz ere horrela ibili ginen eta ez dut uste taldearentzat positiboa izan zenik. Horregatik aurten kontu hori alde batera utzi dugu. Bulegoetan bulego kontuekin arituko dira eta gu kirol arloan kontzentratuko gara. Gure onena eman, lehiatu, lehiatzen gozatu, bi kanporaketak gainditzen saiatu eta gero, gerokoak».
Gutxi gorabehera taldeak azken hilabeteotan egin duena, lehiatu eta gozatu, dena ezin hobeto irten baitzaio. «Oso denboraldi ona izan da. Urte osoan lehenbiziko postuetan ibili gara eta bigarren itzulia bikaina izan da, partida denak irabazita. Azpimarragarria da, akatsik ezin duzula egin jakitea, tentsioa mantentzea, oso zaila baita».
Gakoa taldean bertan dago, Alkortaren ustez. «Taldeak talde bezala nola funtzionatu duen, hori izan da nabarmenki gure puntu indartsuena. Aldaketa asko egon dira, jende askok izan ditu minutuak eta taldeak maila mantendu du. Barruko lehia oso ona izan da, giroa ere bai..., denok batera lan egin eta sinistu egin dugu. Horretaz gain, maila oso handiko jokalariak dauzkagu eta lesioekin ere zorte ona izan dugu. Denak laguntzen du eta behin dinamika horretan sartuz gero, errazago egiten dira gauzak». Ahultasunak ere badaude, batez ere «etxetik kanpo jokatzen dugunean. Denboraldi osoan zehar lantzen ari gara, kanpoan lehiatzen jakitea oso garrantzitsua baita», azpimarratu du entrenatzaileak.
Batez ere hurrengo asteotan, etorkizunaren %50 Karla Lekuona zelaitik urrun lehiatuko denean. Eta, hasteko, oso aurkari zail baten aurrean. «Oso. Talde berria da, hiruzpalau urte, baina sendoa, epe luzeko proiektu batekin, jokalari onekin, nazioartekoak ere baditu... Oso indartsua da eta bere zelaian ondo aritzea bereziki garrantzitsua izango da. Ilusioa, behintzat, goi-goian daukagu».
Maiatzaren 17an bisitatuko du Oiartzunek Madril eta astebetera haren bisita jasoko. Irabaziz gero, Femarguin-Vigo kanporaketaren irabazlearen kontra jokatuko du. Koadroaren beste aldean, Granadilla-Levante Las Planas eta Plaza Argel-Betis dira kanporaketak.
La semana
Goles. La identidad del segundo equipo descendido no será la única incógnita que debe resolverse en la última jornada de Liga. Hay empate al frente de la tabla de realizadoras. Intentarán romperlo Adriana Martín (Levante) y Sonia (Barcelona), ambas con 21 goles. 20 tiene Mari Paz (Valencia) y a los 17 ha llegado Erika (Athletic).
Convocatoria. Ignacio Quereda ha hecho pública la convocatoria preliminar de la selección española para el Mundial de Canada. Son 35 futbolistas, por lo que 12 serán descartadas en las próximas semanas, pero de momento hay seis jugadoras vascas en la lista: Ainhoa Tirapu, Irene Paredes, Eli Ibarra, Erika Vázquez (Athletic), Ane Bergara (Real) y Leire Landa (Barcelona).
Internacional. Leire Baños, Nahikari García (Real), Paula Mañoso y Jone Ibáñez (Athletic B) han sido convocadas por la selección española sub19 para los entrenamientos que tendrán lugar en Madrid del 4 al 6 de mayo.
Segunda. Ha concluido la temporada en Segunda, con Oiartzun campeón del Grupo II. Reocín acompañará finalmente a Gazte Berriak y Aragonesa en el descenso.
Mundial. Presentada la gala de inauguración del Mundial. Más de 200 artistas participarán en la fiesta, que dará inicio al torneo el seis de junio en Edmonton.