Amaia U. LASAGABASTER
Emakumezkoen futbola

«Talde aberatsa izatea lortu dugu joko aldetik»

Sailkapenaren buruan kokatu du Reala Igor San Miguelek, bere estreinako denboraldian.

Irailaren 6an, denboraldi berria hasi, eta mamu zaharrak agertu ziren Zubietan. Partida 2-0ko emaitzaz mendean izan ondoren, Realak puntu bakarra eskuratu zuen Fundación Albaceteren kontra. Hilabete eta erdi igaro denean, mamuak desagertuta eta ahaztuta daute. Talde zuri-urdinak bost garaipen jarraian bildu ditu eta, horri esker, sailkapenaren goialdeko taldean dago, mailako talde onenen multzoan.

Estreinaldi ezin hobea, dudarik ez, Igor San Miguelentzat. Harrigarria ere bai, entrenatzaile gipuzkoarrak onartu duenez: «Inork ez genuen espero horrela egotea. Egia da denboraldi-aurreak oso sentsazio onak utzi zizkigula, egutegia ona izan dela, taldea oso lan ona egiten ari dela lehen egunetik... Itxaropen handiak genituen, baina ez genuen espero maila horretan egotea». Are gehiago, lehen jardunaldian gertatutakoa gertatu ondoren. Baina taldeak «buelta eman zion egoerari, mamu horiek lurperatu zituen eta aurrera egin zuen», ondoren sekulako ibilbidea jorratuz.

Ez da emaitza kontu hutsa izan –zenbakiak sekulakoak badira ere, bost garaipen, 12 gol alde eta bi besterik ez kontra–. Lana eta irudia ere goi mailakoak izan dira. «Dudarik ez, eta hori da pozgarriena», azpimarratu du San Miguelek. «Valentzian ikusi zen hori, batez ere. Oso aurkari ona izan genuen, baina taldeak norgehiagoka irakurtzen jakin zuen. Partida askotan baloiaren jabetza gurea izan da nagusiki, baina egun horretan Valentziak eduki zuen baloia eta guk jakin genuen horrela ere jokatzen, baloirik gabe sufritzen, defendatzen, kontraerasoak bilatzen... Garrantzitsua da partidak une bakoitzean eskatzen dizunari erantzun egokia ematen jakitea eta uste dut joko aldetik talde aberatsa izatea lortu dugula. Baloia daukagunean joko konbinatiboa egiten badakigu eta aurkariak daukanean horri erantzuna ematen ere asmatzen dugu».

Bere «ukitua» arlo horretan nabarmentzen saiatu da, baita intentsitate handiko entrenamenduak gauzatzen ere. «Oso garrantzitsua da niretzat eta, egia esan, taldearen erantzuna sekulakoa izan da. Lehen egunetik intentsitate horrekin dihardute lanean jokalariek».

Beti dago zer hobetu; hala ere, San Miguelek joko aberastasunean sakondu nahi du, neurketetan une desberdinak menperatzeaz gain, Realak nolabaiteko «inkonformismoa» ere azal dezan. «Partida mota desberdinak jokatzen jakitea oso inportantea da. Baina baloia kentzen digutenean, aurkari gogorren aurka aritzen garenean, baloiaren jabetza berreskuratzeko nortasuna izatea nahi nuke. Batez ere talde batzuei baloia lagatzea, ondo defendatuta ere, oso arriskutsua delako».

Horrelako aurkari asko izango ditu Realak hemendik Gabonak arte. Sei partida falta dira 2015a amaitzeko eta horietako hiru Atletico, Athletic eta Bartzelonaren kontra izango dira. «Azterketa polita, eta gure borroka non egongo den esango diguna. Zaila izango da, baina oso animatuta gaude».

La semana

Goles. Jenni Hermoso (Barcelona) se mantiene al frente de la tabla de realizadoras con siete goles, aunque se le acerca Charlyn Corral (Levante), en plena racha, ya con seis. Nahikari (Real) se aupa a la tercera plaza, empatada a cinco goles con Sonia (Atlético) y María José Pérez (UDG Tenerife).

Internacionales. Habrá tres jugadoras vascas en el debut de la selección española en el camino a la Eurocopa, el próximo martes ante Finlandia en Helsinki. Leire Landa no entraba en la lista inicial pero la baja de Celia Jiménez le ha reabierto la puerta de la convocatoria, en la que acompañará a su compañera del Barcelona Ane Bergara y a la rojiblanca Irene Paredes.

Amistosos. No habrá Liga el próximo fin de semana por los compromisos internacionales pero Real y Athletic tratarán de mantener la forma disputando sendos amistosos el sábado. Las donostiarras participarán en un triangular en Añorga junto al conjunto local y Mulier-Osasuna y el equipo rojiblanco se enfrentará al Aurrera en Olaranbe.

Segunda. Golpe de mano del EDF, que se impuso al Athletic B (0-2). No perdonó Mulier, que goleó al Peñas Oscenses (1-10) y es el único que mantiene el ritmo de las riojanas, tres puntos por debajo. El filial rojiblanco se va a la cuarta plaza y el Añorga se coloca tercero.

FIFA. Ya hay candidatas al próximo Balón de Oro, en una selección en la que el Mundial se ha tenido mucho en cuenta. Carly Lloyd y Celia Sasic parten como favoritas frente a Nadine Angerer, Ramona Bachmann, Kadeisha Buchanan, Amandine Henry, Eugenie Le Sommer, Aya Miyama, Megan Rapinoe y Hope Solo.

Suecia. Se esfumó el sueño del Eskilstune United, recién ascendido, que cumplió con su parte en la última jornada de Liga pero acabó segundo. El título es para el Rosengaard, aunque a la revelación del campeonato le quedan dos consuelos: el pitxitxi de su jugadora Gaëlle Enganamout y el billete para la Champions League.