2015 ABEN. 09 Emakumezkoen futbola «Une zailetan taldeen izaera ikusten da» Lehen Mailara itzulita, Itsaso Nabaskuesek arretaz baina konfiantzaz begiratzen dio etorkizunari. Amaia U. LASAGABASTER Itsaso Nabaskues Lehen Mailara bueltatu da, hiru urteren buruan. Tartean, Belgikan egonaldia –ikastera joan zen, baina handik itzuli eta «hurrengo egunean herriko taldekoengana joan nintzen eurekin entrenatu nezakeen galdetzera»– eta Oiartzunekin bizi izandako igoeraren esperientzia ahaztezina. Aurretik, arretaz baina konfiantzaz begiratzen duen etorkizuna. Konfiantza, batez ere, taldeak aurrera egiteko duen gaitasuna demostratu duelako. Denboraldiko une korapilatsuena bizi ondoren, egoerari buelta eman eta lau puntu lortu ditu azken bi partidetan, aurkari indartsuen kontra. «Hasieratik bagenekien une zailak egongo zirela eta horiek heltzen direnean gauzarik garrantzitsuena altxatzeko gai izatea dela –nabarmendu du Nabaskuesek–. Hori onartu arren, porrotak kudeatzen jakiteak ikastaldi prozesu bat exijitzen du, batez ere galtzen ohituta ez dagoen talde batean». Azken bi partidei jarraituz, badirudi Oiartzunek prozesu hori gainditutzat eman dezakeela, eta «une zailetan taldeen izaera azaleratzen dela» iritzita, ontzat hartu beharko da orain arte gertatutakoa, «ikasi, ahalegindu eta onena eman baitu taldeak aurrera egiteko. Prozesu osoak, beraz, taldea sendotu du». Landu beharreko arloak daude oraindik, hala ere. «Taktikoki, fisikoki... oraindik ere asko hobetu dezakegula uste dut. Ez ditut, ordea, akatsak balira bezala ikusten, landu beharreko alderdi bezala baizik, denboran zehar hobetzen eta ikasten joango garenak, seguru», taldearen bertuteek lagunduta. Hain zuzen, «taldekide, jarraitzaile eta klubaren artean dagoen gertutasuna eta laguntza; jendearen konpromisoa eta ilusioa; eta horrez gain, jokalarien kasta» nabarmendu ditu erasotzaile gipuzkoarrak taldea aurrera egiten lagundu duten bertute nagusien artean. Horiei esker, besteak beste, lortu zuen Oiartzunek igandean etxetik kanpo lehen puntua, mailako zelai zailenetakoan. «Kanpoko partidak bereziki zailak izaten dira igo berrientzat, zelaiak ez ditugulako ezagutzen edo. Lehena Levanteren aurka lortzea esanguratsua da eta taldeari etxetik kanpo lan txukuna egin dezakeelako konfiantza emango diola espero dut». Hurrengo hitzordua etxean izango dute gipuzkoarrek, baina zailtasun maila ez da batere jaitsiko, Athletic izango baitute aurrean. Norgehiagoka berezia nolanahi ere, are gehiago iragan zuri-gorria duen Nabaskuesentzat. «Noski, polita izango da taldekide ohien kontra jokatzea», aitortu du jokalariak, baina nahiago du jardunaldiaren alde pragmatikoez arduratu, sentimentalez barik. «Mailako talde indartsuenetakoa izango dugu aurrean. Akats txikiena ere garesti ordaintzen da honelako aurkarien kontra, baina ziur nago Oiartzunek ehuneko ehuna emango duela eta Athletici gauzak zail jarriko dizkiogulakoan nago. Ugaldetxotik puntuak ateratzea zaila dela esaten dute eta horri eustea nahi dugu. Garaipenaren bila zelairatuko gara». Urte amaiera erabakigarria izango da Opor luzeak izango dituzte jokalariek aurtengo Gabonetan. Hurrengo asteburuan eten eta urtarrilaren 10era arte ez da berrabiatuko lehiaketa. Urte amaiera ez da nolanahikoa izango, 2015eko azken jardunaldia erabakigarria izan baitaiteke, sailkapenaren buruari begira. Eta euskal taldeek zeresan handia izan dezakete, Athletic lidergoa harrapatzen –edo gutxienez Atleticon erritmoari eusten– saiatuko baita bere bigarren derbia jarraian jokatuz. Oraingo honetan Ugaldetxon; bere bertsiorik onena berreskuratu omen duen Oiartzunen kontra, marka berri bat ezartzen saiatuko da Athletic, bere historian lehen aldiz zortzi garaipen hurrenez hurren ospatu ondoren. Zuri-gorrien atzetik dauden bi taldeak ere, Bartzelona eta Reala, elkarren aurka lehiatuko dira, Zubietan. Atleticoren erronka, azkenik, ez da makala izango, Levanteren bisita izango baitu. A.U.L. Protagonistas Goles. El gol ante el Oiartzun permite a Charlyn (Levante) liderar en solitario la tabla de realizadoras con diez. Le siguen Nahikari (Real) y Jenni (Barcelona) con nueve. Tablas. Valencia y Santa Teresa empataron (2-2) en el partido correspondiente a la tercera jornada, que se sus- pendió en el minuto 14 por el temporal y se reanudó ayer. Nicart y Salo marcaron los goles locales y Estefa y María Ángeles lo hicieron por parte extremeña. Reconocimiento. La Federación Internacional de Peñas del Athletic entregó a Erika el Trofeo a la jugadora más regular de la pasada campaña. Reclamación. El Comité de Apelación ha desestimado el recurso del Collerense por alineación indebida de Mónica González en el choque frente a la UDG Tenerife de la sexta jornada. El club balear ha decidido recurrir al TAD. Segunda. El EDF se mantiene al frente de la tabla tras celebrar su 11ª victoria frente al Mariño (0-1). Hay relevo en la segunda plaza, ya que Mulier, ahora cuarto, no pudo pasar del empate ante el Capiscol (1-1). Le superan Añorga y Athletic B, que sí ganaron, pero se mantienen ocho puntos por debajo del líder. Proyecto. El Deportivo de la Coruña ha anunciado su intención de poner en marcha su sección femenina para la próxima temporada. Lo más probable es que alcance un acuerdo con alguno de los dos equipos coruñeses de Segunda, para poder competir en esa categoría. Internacional. España lidera su grupo en la fase de clasificación de la Eurocopa, con pleno de victorias, tras imponerse a Portugal (2-0). Leire Landa disputó la segunda parte e Irene Paredes siguió esta vez el partido desde el banquillo. Francia. Primer pinchazo de la temporada para el Olympique, que incluso se quedó sin marcar en su visita al segundo clasificado, Montpellier (0-0), al que aventaja en dos puntos. No lo desaprovechó el PSG que, tras golear al Juvisy (0-5), se coloca a tres puntos del líder. ESPERIENTZIA Oiartzunekin igoera ospatu aurretik, Itsaso Nabaskues Lehen Mailan aritua zen, Realaren eta Athleticen kamisetak defendatuz. Belgikan ere aritu da, Lovainarekin.