GARA Euskal Herriko egunkaria
Emakumezkoen futbola

Egungo asebetea, etorkizuneko gosea

2015a pozik amaituko duen arren, anbizioz begiratzen dio Nahikari Garciak etortzear dagoenari.


Jokatu, bizi... dena azkar egitera ohituta dagoen Nahikari Garciari luzeak egiten ari zaizkio 2015eko azken egunak. Zubietako aldagelari urtarrilera arte agur esan bai, baina oraindik gol pare bat sartu behar ditu, hain zuzen, hasi berri dituen Medikuntza ikasketen zelaian. Azterketak amaitu arte ez dago oporrik jokalari gaztearentzat.

«Gogoa badaukat, bai». Gogoa eta beharra, urtea luzea izan baita. Emankorra ere bai, Realarekin bere lehen denboraldi osoa bete ostean, udan zilarrezko domina lortu baitzuen selekzio espainolarekin Europako 19 urtez azpiko lehiaketan –«urrezko hamaikakoan» sartu zuten, gainera–. Eta arnasa hartu barik Liga berriari ekin dio arrakasta osoz. Historiako hasiera onena gauzatzen lagundu dio Realari, dagoeneko bederatzi gol sartuz. «Urtea borobil-borobila izan dela ez nuke esango», gaineratu du, halere, anbizioa DNAn barneratuta daukala erakutsiz: «Polita izan da, dudarik ez, baina beti nahi duzu gehiago. Final hori jokatzea oso polita izan zen, adibidez, baina politagoa da irabaztea. Realarekin ere, ondo amaituko dugu urtea, baina beti dago zer hobetu, zeozer gehiago lortzeko aukera. Beti izaten naiz anbiziosoa, baina egia da pozik nagoela».

Denboraldi hasiera ikusgarri honen zaporea azken asteotan zertxobait garraztu da, Athleticen eta Bartzelonaren kontrako porroten ondorioz. «Bai, pena da hala amaitzea, geneukan ibilbidea ikusita. Baina aurkariak zeintzuk izan diren ikustean eta sailkapenari begiratzean, pozik amai dezakegula esango nuke. Nahiago dut pentsatu bi partida horiek ikasteko eta lehiakorragoak izateko balio izan digutela».

Orain arte egindakoa kontuan hartuta, ziur dago Nahikari ikastaldi prozesu horrek aurrera egingo duela, baina argi dauka denbora beharrezkoa izango dela. Baikor dago, «egin dugun taldea eta egiten ari garen lanari esker». Nabarmendu duenez, konfiantza ematen dio ikusten duenak: «Aldaketa asko egon diren arren, taldea ondo moldatu da. Gainera, fitxaketa horiek ilusio berria eta kalitatea ekarri digute, taldeak aurretik zeukan ahalmen eta esperientziarekin bildu eta kalitate saltoa eman du». Aurten egutegiarekin zorte handiagoa izan dutela uste du; izan ere, «hasiera ez da hain zaila izan, puntuak lortu ditugu hasieratik, joko ona eginez, eta horrek konfiantza gehiago eman digu».

Hasierako ibilbidea mantentzeko gai izan da Reala eta «hori ere seinale ezin hobea da» bere iritziz. «Auskalo zer gertatuko den urtarriletik aurrera; gorago egitea izango litzateke gure nahia», esan du aurrelariak, baina bere diskurtsoan pazientziari ere lekua uzten dio: «Denbora behar dugu oraindik. Hilabeteak edo, agian, urteak. Baina horrela jarraituz gero, kalitate, ilusio eta lan honekin, anbizioa justifikatuta dago».

 

Primerako hasierak 2015eko amaieran

Behetik gora egin du 2015. urteak euskal taldeentzat. Gabonetan xanpaina edateko arrazoiak badauzkate Lehen Mailako hirurek.

Athleticek, batez ere; azken jardunaldian gertatutakoari esker, sailkapenaren lehen postuan baitago. Bakar-bakarrik oraingo honetan. Zuri-gorriek, gainera, marka guztiak hausteko moduko denboraldi hasiera egin dute: beren historian lehen aldiz, bederatzi garaipen jarraian. Oporrak disfrutatzeko merezimenduak egin dituzte. Eta ederki aprobetxatu beharko dute, etenetik itzuli eta lehen partida Atleticoren kontra jokatuko baitute.

Poliki-poliki, Reala bizkaitarrengandik urrundu da, baina bere denboraldi hasiera ere primerakoa da. Lehen mailan dagoenetik inoiz ez du lortu hainbeste puntu, 22, hamabi jardunalditan.

Pozik amaitzen du urtea Oiartzunek ere. Elitean bueltan, helburua betetzen ari da: hamabi jardunalditan ez ditu jaitsierako postuak zapaldu. A.U.L.

La semana

Goles. Triple empate al frente de la tabla de realizadoras, con los once goles de Charlyn Corral (Levante), Jenni Hermoso (Barcelona) y Mari Paz (Valencia). Dos menos han marcado Nahikari (Real), Sonia (Atlético) y Bárbara Latorre (Espanyol).

Récord. Ainize Barea «Peke», que hace poco más de un mes dejaba el Ugao para fichar por el Santa Teresa, anotó el domingo el gol más rápido de la Liga. Solo necesitó 17 segundos para firmar el primer tanto de la victoria extremeña ante el Transportes Alcaine (2-0).

Segunda. El EDF goleó al Capiscol (4-0) y mantiene el pleno de victorias. También ganaron sus perseguidores Añorga, Athletic B y Mulier. Las riojanas lideran la clasificación con 36 puntos, ocho más que Añorga y Athletic B. Guipuzcoanas y rojiblancas se enfrentarán en Rezola la próxima jornada, ya en 2016.

Éxito. La exrealista Idoia Agirre sigue cosechando éxitos con la Universidad Anderson. Ha sido incluida en uno de los tres equipos que selecciona a nivel de Estados Unidos la Asociación de Comisionados de Conferencias. Además es la sexta goleadora de toda la Division II con 22 goles y la máxima realizadora de su conferencia.

Campeonatos. Mutiloa acoge los próximos viernes y sábado la primera fase de los Campeonatos autonómicos sub’16 y sub’18. Jugarán allí Nafarroa, Galicia, La Rioja y Baleares. Los combinados de la Federación Vasca, por su parte, jugarán en Gijón junto a Cantabria y Asturias.

Mito. Marta se convierte en la futbolista que más goles ha marcado con Brasil, gracias a los cinco que le hizo a Trinidad y Tobago (11-0), coincidiendo con su 100º internacionalidad. La delantera al- canza así los 98 goles internacionales, superando los 95 de otra leyenda, Pelé.

Despedida. Se acabó. Tal y como anunció hace unas semanas, Abby Wambach pondrá fin hoy a su exitosa carrera. Su último encuentro enfrentará a Estados Unidos con China en el Superdome de Nueva Orleans.