Amaia U. LASAGABASTER
Emakumezkoen futbola

«Taldea hor goian ikusteak sekulako poza ematen dit»

Bere ibilbideko denboraldi goxoena bizitzen ari dela onartzen du Itziar Gastearenak.

Albaceten lortutako garaipen ikusgarriarekin, Realak ezin hobeto ekin dio lehiaketaren bigarren itzuliari, eta bide batez denboraldiko enegarren errekorra hautsi du: 16 jardunaldi baino ez dituzte jokatu, eta aurreko denboraldi osoan baino bi puntu gehiago eskuratu ditu dagoeneko. Ez da, ordea, matematika kontu hutsa. Sentsazioak ere bikainak dira. Izan ere, zuri-urdinekin bosgarren urtea betetzen ari den honetan, Itziar Gastearenak onartzen du une goxoenak ari dela bizitzen.

«Aurretik ere urte onak izan ditugu, baita lorpen politak ospatu ere, adibidez Koparako sailkapena. Baina egia da, beharbada iaz gauzak ez zirelako batere ondo irten, denboraldi hau sekulakoa izaten ari dela. Emaitzak hor daude, baina horren oinarrian taldearen lana dago, jokoa, sentsazioak... Eta hori, aldi berean, haien ondorio da: emaitza onek dinamika batean sartzen zaituzte, ondo jokatzen, entrenatzen, eta abar laguntzen dizuna», azaldu digu. Halere, Villabonako defentsa gehien pozten duena Realaren izena «hor goian» ikustea da: «Ia beti egon gara zortzigarren-bederatzigarren postu horietan eta hain ondo sailkatuta ikusteak sekulako poza ematen dit».

Baita aurrera egiteko indarra ere, lasaitasunez baina anbizioz. «Kirolari baten helburua beti hobetzea izan behar da. Eta, beraz, lehen itzulian lortu duguna hobetzeko asmoa izan behar dugu. Itsutu gabe, gure gainetik dauden taldeak oso indartsuak direla, beste maila batean daudela jakinez, baina partidaz partida gauzak ahalik eta hoberen egiten saiatuz, orain arte markatu dugun ibilbideari jarraipena emateko», gaineratu du.

Taldea laugarren postura eraman duen ibilbide horren oinarrian hainbat arrazoi daudela uste du hegalekoak. «Zergati bakarra ez dago. Alde batetik, taldeak jende berriak ekarritako freskotasuna eskertu duela esango nuke. Ez dut esango lehen zeudenak, jokalariak edo entrenatzailea, txarrak zirenik, ezta pentsatu ere. Baina batzuetan aldaketak ondo etortzen dira eta kasu honetan horrela gertatu duela uste dut. Kalitatea, freskotasuna, ilusioa, ikuspuntu berriak... Hori guztia sartu da aldagelan eta ondo etorri zaigu». Garrantzitsua izan da era berean egutegiak ekarri duen «berrikuntza»: aurreko urteotan aurkari konplikatuenen kontra hasi dute denboraldia donostiarrek; aurten, aldiz, hasieratik izan dute puntuak lortzeko aukera. «Eta hori nabaritu egin da. Talde guztien kontra da zaila puntuak eskuratzea, baina argi dago batzuen aurka are zailagoa dela. Eta laugarren edo bosgarren jardunaldira puntu bakar bat lortu gabe heltzen zarenean... Zama hori oso astuna da, psikologikoki kaltegarria... Dinamika txarrean sartzen zara eta gero eta zailagoa da emaitza onak lortzea, aste barruko lana zelaian islatzea... Emaitzak hasieratik onak direnean, berriz, guztiz kontrakoa gertatzen da. Kapaza zarela ikusten duzu, zure lanak eta ahaleginak saria daukatela, konfiantza daukazu... Dinamikek garrantzi itzela dute», argitu du.

Goranzko ibilbide horren zuzeneko protagonista izaten ari da Gastearena. Aurreko urteotan gertatutakoari jarraituz, entrenatzailearen konfiantza osoa dauka atzelariak eta, fisikoak lagunduta, lehiaketa minutu guztiak, 1.440, zelaian bete ditu. «Ez daukat kexarik –dio, irribarretsu–. Entrenatzaile berri bat heltzen denean beti daukazu beldur hori, gustatuko ote natzaio, konfiantza edukiko ote du nigan... Bueno, ba konfiantza hori eman dit eta oso pozik nago. Ekipoari laguntzeko aukera daukadalako eta nahi dudana egiten ari naizelako». Aurreikusi zitekeena baino errazago, defentsa lerroa aurten nola aldatu den kontuan hartuta, Paola Soldevilla eta Nuria Mendozaren etorrerarekin. «Egia da lerro sentsibleena dela, elkar ondo ezagutzea oso garrantzitsua da. Ziur asko, aldagelan hasieratik izan dugun giro onak eta denek egindako lanak lagunduta, oso ondo moldatu gara. Konfiantza dago eta elkarrengan sinesten dugu... eta nabaritzen da».

Eta ekainera arte horrela jarraitzea espero du billabonatarrak, «pertsonalki eta kolektiboki, partidaz partida hobetuz, sentsazio hauekin disfrutatzen jarraitu ahal izateko».

La semana

Goles. El doblete en Barcelona coloca a Mari Paz (Valencia) al frente de la tabla de realizadoras con trece goles. Con doce le siguen Charlyn Corral (Levante), Sonia (Atlético) y Jenni Hermoso (Barcelona), mientras Nahikari (Real) ha marcado once. La protagonista goleadora de la jornada volvió a ser una futbolista vasca, la realista Manu Lareo, autora de un hat-trick en Albacete.

Internacional. Nerea Eizagirre (Añorga), Damaris Egurrola, Leyre Monente (Athletic) y María Blanco (Mulier) han sido convocadas por la selección española sub17 para el partido que le enfrentará a Rusia el próximo 17 de febrero en Alicante.

Segunda. Empate final (4-4) en el emocionante encuentro entre Añorga y EDF, que permite al Mulier recortar su desventaja tras imponerse a Leioako Emakumeak (1-3). Las riojanas se mantienen al frente de la clasificación, ahora con seis puntos de renta sobre la escuadra navarra.

Campeonatos. Este fin de semana se disputa la segunda fase de los Campeonatos de España autonómicos sub18 y sub16. Euskadi se enfrenta a Extremadura y Baleares, mientras Mutiloa repite como sede para acoger los encuentros entre las selecciones de Nafarroa, Asturias y Murcia.

Preolímpico. Desde hoy y hasta el 21 de febrero se disputa en Estados Unidos el Preolímpico de la CONCACAF, que facilitará dos billetes para los Juegos de Río. Participan la vigente campeona Estados Unidos, México, Canada –las únicas que se han clasificado en alguna ocasión–, Costa Rica, Guatemala, Trinidad y Tobago y las debutantes Puerto Rico y Guyana.

NWSL. La competición estadounidense ha anunciado las jugadoras canadienses asignadas para la próxima temporada. Se trata de estas once futbolistas: Chapman, Beckie (Houston Dash), Scott (Kansas City), Belanger, Kyle (Orlando Pride), Sinclair (Portland Thorns), Labbé, Matheson, Zadorsky (Washington Spirit), D’Angelo y Leon (Western New York Flash).