2016 OTS. 27 afizionatuak Lehia irekia Soroa Memorialeko finaletan A.A. IV. Ogiberri Migel Soroa Memorialeko finalak gaur jokatuko dira, 16.30ean hasita, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jubeniletan, Alberdi-Salaberri eta Salaberria-Ceceaga bikoteak neurtuko dira, eta adituen ustez gakoa atzelarien lanean egon daiteke; Promesa mailan, Prado-Iruretagoiena eta Egiguren-Otaduy dira finalistak, eta deigarria da lehen bikoteak 22-2 irabazi zuela bere finalerdia; Elite mailan, azkenik, Bakaikoa-Murgiondo eta Urbieta-Arratibel izango dira protagonistak, begiradak aurrelariengan jarrita egongo dira. Pilotari guztiek dolu-xingola jantziko dute hil berria den Iñigo Salbidea pilotari ohia oroitzeko, eta hasi aurretik minutuko isilunea ere egingo dute.