GARA Euskal Herriko egunkaria
Berezkoak

Ezkurrak bere kalitatea baliatu du Lanberten kontura aurrera egiteko


Ezkurrak 40 eta 35 hartu zuen mendean Lanbert, eta Berezkoen Buruz Buruko Txapelketan hurrengo kanporaketan aritzeko txartela eskuratu zuen.

Neurketa bera emozio handikoa izan zen, inoiz ez baitzen tarte handiegirik izan, baina ezin esan joko aldetik oso ona izan zenik. Lanbert ez dago bere onenean, eta Ezkurra ere ez, baina Paxkalek ikaragarrizko kalitatea izan du, eta kalitate hori ez da galtzen. Aurkariak aukerak ematen badizkio ez du barkatzen, eta atzokoan ere horixe egin zuen, merezitako garaipena erdietsiz.

Ezkurrak jokoan 28 tanto egin zituen, eta 4 galdu. Lanbertek jokoan 24 egin, eta 4 galdu zituen. 7-3, 14-14, 15-15, 17-17, 21-18, 22-22, 26-26, 27-27, 32-28, 35-31, 37-33 eta 40-35 izan zen markagailuaren mugimendua.