ARRUABARRENA PHOTOMUSEUMEN.

Jesus Mari Arruabarrenaren (Durango, 1964) irudiak ikus daitezke Zarauzko Photomuseumen. “Ckristopagania” izenburupean, erakusketa apirilaren 9ra arte egongo da zabalik. Inauteriak, herriko jaiak, erromeriak... ageri zaizkigu lanetan. «Jainkotiarra eta paganoa elkarren aurkako kontzeptu eta jarrerak dira, gure gizartean maiz agertzen direnak eta isla interesgarria dutenak jai herrikoietan eta ekitaldi erlijiosoetan. Sarri askotan ideia biek ontzi komunikatu gisa funtzionatzen dute, eta batzuek uste dute adierazpen horiei esker lortzen dela gizartearen oreka», dio argazkilariak. Astelehenetik igandera dago irekita, 10.00etatik 14.00etara eta 17.00tik 20.00ra.

PHOTOMUSEUM