GARA
Emakumezkoak

Elgoibarren jokatuko da Euskal Herriko VII. Kopa

Igandean, 12.00etan, Euskal Herriko VII. Kopako finala jokatuko da Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian. Aurreko sei edizioetan legez, Athletic eta Reala aurrez aurre izango dira.

Atzo egin zuten neurketaren aurkezpen ofiziala Elgoibarko udaletxean. «Argi daukagu emakumeen presentzia zabalagoarekin futbolak eta, oro har, kirolak eta gizarteak berak, irabazi egiten duela», azpimarratu zuen Ane Beitia alkateak prentsaurrekoan.

Athleticek bost kopa

Finalera iristeko Gasteizko Aurrera eta Oiartzun kanporatu zituzten finalaurrekoetan Realak eta Athleticek, hurrenez hurren.

Orain arte jokatu diren sei finaletatik bost talde bizkaitarrak irabazi ditu. Bigarren edizioan altxatu zuen Realak bere aurreneko Euskal Herriko Kopa.