GARA
BILBO

«Mi último baile» antzezlana estreinatuko du gaur Pabiloi 6-k

Getari Etxegarairen zuzendaritzapean, “Mi último baile” antzezlana estreinatuko du gaur Pabiloi 6ko gazte konpainiak. Konpainiatik azaldu dutenez, diktadura baten ondorioak sufritu dituzten, euren bizitzen agintea hartzea erabakiko duten eta herrialde oso baten oinarrien kontra oldartuko diren lau ahizparen istorioa du oinarri obrak, eta antzezle lanetan ariko dira Sara Barroeta, Graciela Doniz, Unai Elizalde, Tania Fornieles, Kepa Garcia, Nahikari Rodriguez, Pelayo Serrano, Sandra Tejero eta Yeray Vazquez. Lantaldetik nabarmendu dutenez, oraingo honetan, lana antzezteaz gainera, testuan, eszenografian eta koreografietan parte aktiboa izan dute eta arlo ezberdinetan hainbat lagunen partaidetza izan dute: dokumentazioan Jule Goikoetxea, gidoigintzan Patxo Telleria eta David Caiña, koreografian Ainara Ortega eta zuzendaritza eta konposizioan Adrian Garcia de los Ojos.

“Mi último baile” gaur estreinatuko dute, 20.00etan, eta otsailaren 25era arte emango dute, asteburuetan.