2019 ABU. 01 afizionatuak Pasakaz gozatzeko hainbat aukera gaurtik aurrera Oiartzunen A.A. Oiartzun Xanistebanak ospatzeko prest dago jada eta, herriko jaiak baliatuz, nahi duenak eskuzko pasakaz gozatzeko aukera bikaina izango du datozen egunetan. Azken asteotan bertako torneoaren kanporaketak jokatzen jardun dira, eta orain finalen txanda iritsi da. Ikuskizuna gaur hasiko da kontzejupean, herriko torneoko finalekin. Hitzordua 20.00etan ipini dute eta neurtuko diren bikoteak Ugalde-Ugalde eta Iraola-Mitxelena izango dira. Larunbatean, berriz, Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko da leku berean. 13.00etan hasita, Urbieta-Urbieta Lizaso-Alvarezen aurka. Azkenik, igandean, 19.00etan Madalensoro pilotalekuan, lau pilotariz osatutako bi talderen arteko desafioa izango da ikusgai.