GARA Euskal Herriko egunkaria
ARMAGABETZEAREN

Presoen auziak «presa» duela erran dute Bake Bideak eta Bakegileek

ETA armagabetu zenetik lau urte bete direnean, Bake Bideak eta Bakegileek presoen auziak «presa» duela adierazi dute, eta ekainaren 26an mobilizatzera deitu dute. Baiona eta Donibane Lohizune lotuz 31 kilometro eginen dituzte; hau da, kilometro bat Ion Parotek, Jakes Esnalek eta Unai Parotek espetxean egin duten urte bakoitzeko.


Lau urte bete ziren atzo ETAren armagabetzea gauzatu zenetik. Ohar baten bidez, Bake Bideak eta Bakegileek gogora ekarri zuten «Euskal Herriko jendartearen bultzada eta borondateari esker» eta «bake justu eta iraunkor baterako bidean, elkarbizitzaren bidean» egin zela.

Azken hori, baina, ez dela betetzen ari nabarmendu zuten. Izan ere, 2021eko apirilaren 8 honek Ion Parot, Jakes Esnal eta Unai Paroten 31 urteko kartzelaldiekin bat egiten du. Kartzelan hiru hamarkada igaro ostean, azaroan lortu zuen baldintzapeko askatasuna “Xistor” Haranburuk. Hori txalotu eta besteen egoera salatu zuten.

Ildo horretan, gogora ekarri zuten Parotek, «2005etik baldintzapean askatua izan zitekeen 70 urteko presoak», covid-19a hartu zuela. «Hori ekidin zitekeen, Ion Parot ez balitz salbuespeneko neurrien menpe izan. Oroitaraz dezagun legedi honen menpe diren presoak Gobernuak lehen konfinamenduan hartutako neurrietatik kanpo direla. Horrela, salbuespen egoera hori dela eta, Ion Paroti, Jakes Esnali, Frederic Haranbururi, Josu Urrutikoetxeari, Gurutz Maiza Artolari eta Ibon Fernandez Iradiri ez dizkiete beren eskubideak bermatzen, horien adina eta eritasunak direnak izanik ere», salatu zuten.

Era berean, Aieteko Nazioarteko Adierazpenetik 10 urte igaro direla gogorarazi zuten. «Nola uler daiteke zuzenbide arrunta etengabe indargabetzea?». Horren aurrean, denbora badoala eta presa badela azpimarratu zuten. «Kontraerranean ezartzen ditu, alde batetik, euskal jendarte dinamiko eta asmamen handikoa, Euskal Herriaren testuinguru politikoan aldaketa erradikala ekarri duena, eta, bestetik, terrorismoaren kontrako Ministerio publiko anakronikoa, logika lehengotar eta liskartien logiketan segitzen duena».

Testuinguru horretan kokatu zituzten 2019ko maiatzaren 17an Emmanuel Macron frantziar presidenteak egindako adierazpenak: «Euskal Herria adibide bat da niretzat gatazkaren konponbidean eta armagabetzean. Estatuaren eginbeharra mugimendua laguntzea da. Ez dugu historia errepikarazi behar, lagundu behar da».

Hitz horiek, baina, «errealitatearekin kontrajarriak» direla salatu zuten Bake Bideak eta Bakegileek, eta osasun testuingurua kontuan harturik, ekainaren 26rako mobilizazioa deitu zuten. Baiona eta Donibane Lohizune lotuz 31 kilometro eginen dituzte; kilometro bat, Ion Parotek, Jakes Esnalek eta Unai Parotek espetxean egin duten urte bakoitzeko.

Del Palacio Euskalduna a los ayuntamientos

El pasado 11 de diciembre, representantes de PNV, EH Bildu y Elkarrekin Podemos-IU, así como de ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, Hiru, Etxalde, EHNE, CGT y CNT presentaron en el Palacio Euskalduna de Bilbo una declaración en la que reclaman al Gobierno español el fin del alejamiento impuesto a los presos y presas vascas. Esta declaración, en la que se pide la derogación de una legislación penitenciaria «que responde a lógicas de un paso en fase de superación», llegará a lo largo de este mes de abril a los ayuntamientos de la CAV.

Así lo anunciaron ayer los portavoces de Etxerat y Sare, Patricia Velez y Joseba Azkarraga, en una rueda de prensa ofrecida en Gasteiz, donde valoraron positivamente «este nuevo impulso que la declaración del Euskalduna está recibiendo». «Ello viene a demostrar que trabajando juntos y juntas, sociedad civil e instituciones, antes lograremos poner fin a la política penitenciaria de excepción», manifestaron. También saludaron los traslados de algunos presos a cárceles próximas a Euskal Herria. «Aun así, queremos insistir en que el final de la política de alejamiento solo será un hecho cuando todos y todas estén en Euskal Herria», destacaron ante los medios de comunicación.

En este sentido, recordaron que solo el 14% de los represaliados vascos están en cárceles ubicadas en Euskal Herria, «un porcentaje demasiado pequeño», en opinión de Belez, que se preguntó por qué se acerca a los presos a Logroño en lugar de Zaballa. No obstante, la mayoría sigue a cientos de kilómetros, lejos de sus familias. En el caso del Estado español, el 21% de los presos y presas vascas están a más de 600 kilómetros.Ion SALGADO