2024 ABU. 27 BEGIRADA «Sistema oso baten adierazpen bortitzena» Jagoba MANTEROLA FOKU Narbarteko jaietan emakume batek eraso matxista jasan zuen joan den asteazkenean. Atzo herriko enparantzan kontzentrazio bat burutu zuen Malerrekako eta Bertizaranako mugimendu feministak. Halako erasoak «begietara ikusezina den sistema oso baten adierazpen bortitzenak» direla adierazi zuten elkarretaratzean izandakoek. Horregatik aldarrikatu zuten «guztion ardura» dela «bertze gizarte eredu bat eraikitzea». Norabide horretan, jarrera eta eraso matxistak gaitzestea eta erantzun bat ematea ezinbestekoa da.