2024 ABU. 28 BEGIRADA Aniztasun funtzionalari oztopoak kendu behar zaizkio EUROPAKO ESPAZIO AGENTZIA John McFall anputazio bat duen Europako Espazio Agentziako lehen astronauta da. Agentziak 2022an hautatu zuen ordezko astronautarako hautagaia izateko eta "Fly!" izeneko ikerketa baterako, zeinak frogatu baitu ez dagoela inolako oztopo teknikorik misio espazial batean parte hartu dezan. Ongi etorria aurrerapauso hau, etorri direnak eta etorriko direnak. Aitzitik, espaziora joan gabe, oraindik asko dira aniztasun funtzionala duten pertsonek gainditu behar dituzten oztopoak, kasu batzuetan surrealistak, aspaldi gaindituta izan beharko genituzkeenak. EEAren ekimenak, beste askorekin batera, bide horretan sakontzeko inspirazioa izan beharko luke.