2024 ABU. 29 BEGIRADA Mujica: bizitza oso bat borrokan Pablo PORCIUNCULA AFP Jose Mujica lider uruguaitarrak alta jaso du, osasun egoera «hauskorra» badu ere, hestegorriko tumore gaizto baten aurkako erradioterapia tratamenduaren ondorioz elikatzeko zailtasunak izan eta gero. Ospitaletik irtendakoan, 89 urte dituen Uruguaiko presidente ohia bere alderdi politikoaren ekitaldi batean izan zen. «Bizitzan arrakasta izatea da zutitzea eta erortzen zaren bakoitzean berriro hastea. Ez dago behin betiko garaipenik, ez baitago behin betiko porrotik, bihotza epel edukiz gero», adierazi zuen bere hitzartzean.