2024 ABU. 30 BEGIRADA Migrazio kontuetan, eskuinarekin bat EUROPA PRESS POOL MONCLOA FERNANDO CALVO Gobernu espainoleko presidenteak bira bat egin du Afrikako mendebaldeko zenbait Estatutan immigrazio ilegalari aurre egiteko helburuz eta, atzo, Senegalen, migratzaileen kanporatzearen alde egin zuen «pertsonekin trafikatzen duten mafiei» aurre egiteko helburuarekin. Horrela, gerratik ihesi dabiltzan iheslariei begira harrera politikak egin ordez, Pedro Sanchezek eskuinaren eskaerei men egitea erabaki du, milaka iheslari bizitzak itsasoan arriskatzera kondenatuz.