2024 ABU. 31 BEGIRADA Boric, eskuina bezala, maputxeen aurka Fernando LAVOZ AFP Preso dagoen Hector Llaitul lider maputxeak ia 90 egunez luzatu den gose grebari amaiera emango diola adierazi zuen atzo, Fabiola Campillai senatari independenteak bere egoera hobetzeko saiakera egiteko konpromisoa hartu ondoren. Txileko ezkerreko gobernuak, Gabriel Boric buru duela, ez du ezer egin maputxeekin duen gatazkari irtenbide politiko bat emateko; kontrakoa: errepresioaren alde egin du, eskuinak egiten duen bezala, eta Llaitulen gose greba da horren adibidea. Jarrera horrekin, soilik biolentzia elikatzen da.