2024 IRA. 04 BEGIRADA Politikaren judizializazioaren beste adibide bat David ZORRIKANO EUROPA PRESS Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Societat Civil Catalanak, Dignidad y Justiciak eta Voxek “Tsunami auzia” behin-behinean artxibatzea erabaki zuen autoaren aurka jarritako errekurtsoak. Horrela, Carles Puigdemonti eta Ruben Wagensberg-i «terrorismoa» leporatu nahi zien auzia artxibatu dutela berretsi du Auzitegiak. “Tsunami auzia”-k agerian uzten du Espainiako Estatuko epaile batzuek beren agenda propioa dutela eta paper politiko garrantzitsua bete nahi dutela, botere banaketatik kanpo.