2015 OTS. 18 Emakumezkoen futbola Haize freskoa aldagelan Azken hilabeteak Abanton eman ondoren, Jone Guarrotxena zuri-gorrien atea defendatzera itzuli da. Amaia U. LASAGABASTER Jirabiraz beteta dago bizitza. Eta ez da beharrezkoa adin handikoa izatea horretaz ohartzeko. 21 urte besterik ez dauzka Jone Guarrotxenak eta dagoeneko ustekaberen bat bizi izan du. Ekainean Athletici agur esan zion, Ameriketako Estatu Batuetan etapa berri batekin disfrutatzeko asmoarekin, baina arazo administratiboek etxean utzi zuten. Zortzi hilabete geroago, Ainhoa Tirapuren lesioaren ondorioz, Lezaman dago bueltan. Tartean, Abanton atea zaintzen emandako denboraldi erdia. Ustekabe batzuk, ordea, pozgarriak dira. Eta hori da, poza, Guarrotxenak transmititzen duen sentsazio nagusia, igandean Athleticen lehen taldearekin berriz debutatu ondoren. «Bai, oso-oso pozik nago. Partida, beharbada, ez zen oso polita izan, oso eguraldi kaxkarra izan baikenuen, baina ondo sentitu nintzen, golik jaso ez, eta batez ere taldeak sekulako partida egin zuen oso emaitza ona lortuz». Norgehiagoka hasi aurretik «pixka bat urduri» zegoela onartzen du, «oso egun berezia baitzen niretzat», baina taldeak eta Abanton egindako lanak gustura egoten lagundu zioten. «Dudarik ez. Taldea ederki ezagutzen dut eta horrek asko laguntzen du. Eta, bestetik, azken hilabeteotan jokatzen egotea ere oso garrantzitsua izan da. Atezainei, beharbada, ez zaigu gainerako jokalariei bezala gertatzen, eta ez daukagu horrenbesteko minutuen beharra erritmoa izateko, baina konfiantza ezinbestekoa dugu, eta konfiantza mota hori jokatzeak bakarrik eskaintzen dizu. Ez daukat kexarik ildo horretan, Abanto oso-oso ondo portatu baita nirekin, bai fitxatzean, udan hemen geratu nintzenean, bai orain, joateko inolako arazorik ez ipintzen. Eta gainera, erregulartasunez jokatzeko aukera izan dut bertan». Sasoi onean eta konfiantzaz itzuli da, beraz, atezain bizkaitarra Athleticera. Baita sekulako ilusioz ere, eta zuri-gorrien aldagelak bereziki eskertu dezakeen ekarpena da hori, animoak ez baitaude onenean. «Egia esanda, apurtxo bat lotsatia naiz, ilusio hori erakustea apur bat kostatzen zait -aitortzen du Guarrotxenak- baina egia da beharbada aurpegi berri bat izatea, poztasun hori sentitzea, aldageletan nabaritu daitekeela». Badirudi atezainak «ukituta» aurkitu zuen aldagelak horrelako haize freskoaren beharra baduela. «Normala da -azaldu du-, denboraldia oso gogorra izaten ari baita. Batez ere, lesioen ondorioz. Sinestezina, ikaragarria da Athletic azken bi urte hauetan sufritzen ari den maldizioa. Eta horren ondorioz, kirol mailan lortu dituen emaitzak ez dira nahi bezain onak izan. Ez da batere erraza helburuak horrela aldentzen ikustea». Gorantz Baikor agertzen da, hala ere, Guarrotxena. «Aldaketa bat sumatu dut aste hauetan, animatuagoa ikusten dut taldea, ilusioa berreskuratu dugula uste dut», nabarmendu du. Argi dauka Liga titulua ezinezko helburua dela, baina «motibazio dexente daukagu». «Kamiseta zuri-gorria bera defendatzea ere nahikoa izan da. Athleticen izenean jokatzeak zure onena ematera behartzen zaitu. Eta gainera, kirolariak gara, ahal den posturik onenean geratzea da beti gure helburua». Horretarako, «argi daukagu helburuak epe motzekoak izan behar direla. Aste honetan jo eta ke dihardugu lanean larunbateko partida irabazteko, hurrengoan pentsatu barik. Eta hori amaitzen dugunean, hurrengoa prestatzen hasiko gara. Eta hori izango da sailkapenaren lehen postuetan amaitzeko bide egokiena. Eta baita etorkizun urrunago batera begira ere, datorren denboraldira edota Kopara». Horixe litzateke denboraldiko ilusio nagusia, eta «urrun dagoen arren», horrela ikusten du Guarrotxenak ere. «Bai, dudarik ez. Ziur nago gorantz egingo duela taldeak, lesionatu batzuk ere hurrengo asteetan itzuliko dira... Eta talde honek titulu bat lortzeko duen ilusioak eta urteotan egin dituen merituek beren saria egunen baten ekarriko dutela espero dut eta argi daukat denok horretarako egingo dugula lan, etsi gabe». Televisión. Los próximos partidos de Athletic y Real podrán verse en directo por televisión. GolTV ofrecerá el Transportes Alcaine-Athletic este próximo sábado (11.45) y el Valencia-Real una semana después, a la misma hora. Goles. Adriana Martín (Levante) vuelve a destacarse al frente de la tabla de realizadoras, al alcanzar los quince goles. En trece se queda Mari Paz (Valencia) y once tienen Priscila Borja (Atlético) y Sonia (Barcelona). Internacional. Ane Bergara y Erika fueron titulares -la beratarra disputó los noventa minutos- en la victoria de la selección española en su amistoso con Bélgica (2-1). Leire Landa y Eli Ibarra, que se habían enfrentado la víspera a Austria, se quedaron esta vez en el banquillo. Por otro lado, Leire Baños, Nahikari García (Real) y Paula Mañoso (Athletic B) han sido citadas por la selección española sub19 para los entrenamientos que se efectuarán en Madrid la próxima semana. Segunda. Se aprieta la cabeza de la clasificación tras la disputa de la 17ª jornada. El Oiartzun goleó al Aurrera (7-0), mientras el Añorga frenaba al Athletic B (2-2), con lo que las rojiblancas mantienen el liderato pero solo tienen ahora dos puntos de ventaja sobre el Oiartzun. Champions. El estadio Città del Triccolore, en Reggio Emilia, y sede del US Sassuolo Calcio y la AC Reggiana 1919, acogerá la final de la próxima edición de la Champions. Se disputará el 26 de mayo de 2016, dos días antes de la final masculina que se decidirá en Milán. Construido en 1995, el estadio tiene capacidad para 21.000 espectadores. La final de la Champions de este año, que se reanuda el próximo mes de marzo con la disputa de cuartos de final, se celebrará en el Friedrich Ludwig Jahn Sportpark de Berlin. Francia. Sorpresa en la Copa, con la eliminación del PSG a manos del Guingamp en octavos de final. Hizo falta la tanda de penaltis (7-6) tras el empate a uno con que concluyó el choque. Las bretonas se enfrentarán ahora al vigente campeón Olympique de Lyon. Hilabete eta erdi zelaitik urrun Maldizioa da Athleticekin erabil daitekeen hitz bakarra lesioei buruz hitz egiterakoan. Etengabe sufritu dituzte jokalari zuri-gorriek arazo fisikoak, larritasun desberdinetakoak, azken bi urteotan. Aurten, izan ere, hiru jokalari pasatu dira dagoeneko ebakuntza gelatik. Azkena, Irene Paredes. Joan den ostegunean egin zioten atzelari gipuzkoarrari menisektomia ezker belauneko barne meniskoaren atzeko adarrean. Zelaira bueltatzeko epea, behintzat, ez da luzeegia: hilabete eta erdi besterik ez du emango bajan. Sei astekoa izan zen Ainhoari ezarritako epea ere, eskuin orkatilan jasandako zartadurarengatik. Osatzen ari da, bide onetik, eta hiru astetan bueltan egon daiteke. Zorte gutxiago izan dute beste lau jokalarik, aurreko lotailu gurutzatuaren maldizioaren menpe geratu ondoren. Eztizen Merino eta Irune Muruari egokitu zaie aurten, iaz Amaia Olabarrietari eta orain dela bi urte Saioa Gonzalezi gertatu zitzaien bezala. Ebakuntza egin ondoren, denek jarraitzen dute sendatze eta leheneratzeko lanetan. A.U.L. ITZULERAK. Neguarekin batera, hainbat jokalari itzuli dira etxera. Athleticek Jone Guarrotxena eta, bigarren taldearentzat, Garazi Murua berreskuratu ditu. Marina Agoues, bestalde, Realera itzuli da aurreko hilabeteak Italian eman ondoren.