Nazien kontra borrokatu zuen infanta
Donibane Lohizunen jaio zenetik, Maria Adelaida Bragançakoak Europa erdia zeharkatu zuen. Beti behar zutenei laguntza eskaini izan zien, horrek bere bizitza arriskuan jartzen bazuen ere. Hori dela eta, omendu egin zuten hil baino hilabete lehenago.

100 urte bizitzera iritsi zen Maria Adelaida Bragançakoa, Donibane Lohizunen 1912ko urtarrilaren 31n jaioa. Portugaleko aristokraziako parte izanik ere, nazien aurkako borrokan esanguratsua izan zen. Bragançako dukea zen Miguel Januario Bragançakoa zen bere aita, Alemanian ikasi zuen eta Vienan ezkondu holandarra zen Nicolaas van Uden doktorearekin.
Vienan, Maria Adelaida infanta erizain lanetan aritu zen, sutsu, bere laguntzeko gogoa berezkoa baitzuen. Bigarren Mundu Gerran bonbardaketak egiten zituztenean, gauean zaurituei laguntzera joaten zen. Austriako erresistentziaren parte zen, nazien kontra borrokatzen, eta horregatik Gestapoak heriotzara kondenatu zuen.
Bere aristokraziako tituluak salbatu zuen. Portugaleko diplomaziak esku hartu zuen eta askatzea lortu zuen. Horren ondoren Suitzara joan zen, non bere anaia bizi zen. Gerra amaitzean Austriara itzuli zen, 1949an Portugalera joateko. Bertan gizarte-laguntzaile moduan egin zuen lan, Trafaria zonaldean, non pobrezia handia zegoen. Abandonatutako edo umezurtz gelditutako haurrekin egin zuen lan, batez ere.
Lisboan hil zen 2012ko otsailaren 24an, 100 urterekin. Bere urtebetetzean, hilabete bat lehenago, Anibal Cavaco Silva Portugaleko presidenteak bere bizitzan egindako lanarengatik omendu egin zuen.

«Plot twist»: gidoi-biraketa harrigarriak dituzten serieak
Echevarriak badaki zerbait infiltrazioaren arteaz

Migratzaileen eta giza eskubideen defendatzaileen harrera-espazio bat

Oinherri eta Hiritik at, hirigintza sozialagoak probatzen
