2024 ABU. 08 Gaur X urte Ruben Beloki pilotariak 50 urte bete ditu gaur 50 urte betetzen ditu gaur Ruben Beloki pilotariak, abuztuaren 8an. Gaztetatik frontoiari lotuta egon da Beloki eta 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen. Rubel Beloki, pilotalekua utzi eta taxista lanetan. (Iñigo Uriz | FOKU) GAUR8 Pilotalekuan eman ditu bere bizitzako urte gehienak Ruben Belokik, goi mailako pilotari gisa lehendabizi 19 urtez, eta ondoren, entrenatzaile gisara. Duela 50 urte jaio zen Burlatan, Nafarroan. 2011a amaieran esan zien pilotari gisa agur frontoiei. Oso palmares handia du Belokik, gazte-gaztetatik garaipenak pilatzen hasita. Izan ere, denbora luzez historiako esku huskako buruz buruko txapeldunik gazteena izan zen, 20 urte baitzituen 1995ean, lehen aldiz irabazi zuenean, 2016an Iker Irribarriak 19 urterekin ohore hori bereganatu zuen arte. Horretaz gain, 1998, 1999 eta 2001 urteetan ere lortu du esku huskako titulu gorena. 2000 eta 2002. urteetan txapeldunorde geratu zen. 1996an eta 2003an binakako txapelduna izan zen, eta 1994, 1999, 2001 eta 2005ean txapeldunorde. Azken bospasei urteetan lesioek ez zioten bere onena ematen utzi, eta maila oneko partida gutxi jokatu zituen. 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, pilotan kirol gonbidatutzat jokatu baitzen. Ogibidea utzi eta Iruñean taxista gisa hasi zen Beloki 7Kri 2021ean kontatu zionez, «gustura eta lasai» bizi dela azaldu zuen, eta bere kirolari ibilbidearen errepasoa egiteko ere baliatu zuen. Momentu egokian iritsi zela goi mailara gogoratu zuen: «Gure belaunaldia, Eugi, Titin, Mikel Goñi... topera zeuden pilotalekuen garaiarekin eta telebista pilotan indartsu sartzearekin batera iritsi ginen goi mailara. Izen bat egin genuen, dirua irabazi genuen, eta hori garrantzitsua da kirolari profesional batentzat, % 100 horretan aritzen zarelako. Retegi, Galarza eta enparauak bezalako mitoen erreleboa izan ginen, eta haiekin bat egin genuen hasieran, eta Irujo eta Olaizolarekin amaitu genuen. Urrezko garaia izan zen».