NAIZ
DONOSTIA

Astebururako deialdia indartu du Gipuzkoa Zutik ekimenak

Bost gau igaro ostean Gipuzkoa Zutikek ekimenak antolatzen jarraitzen du. Adin guztietako jendeari batzeko dei egin diote eta astebururako deialdiari indar berezia eman nahi izan diote.

Seigarren eguna bete du Gipuzkoa Zutik ekimenak. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Seigarren eguna bete du Gipuzkoa Zutik ekimenak. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Seigarren eguna dute jadanik Donostian Gipuzkoa Zutik ekimeneko kideek eta asteburura begira deialdia indartu eta jendetza biltzeko asmoa dute.

Egun hauetan batutako indarra nabaremndu dute. «Plaza hartu genuenetik herritarron ahalduntze ikaragarria bizitzen ari gara, dena galdera batetik abiatuta: Zer egingo zenuke gustora?», adierazi dute sare sozialen bitartez.

Zentzu honetan, asteburuan haurrekin gerturatzera animatu dituzte gurasoak.

Hala ere, asteburura begiratzeaz gain, hainbat ekimen izan dira egunean zehar. Arratsaldean, besteak beste, ekonomia feministari buruzko hitzaldi bat izan da Marina Sanchezen eskutik. 19:00etan, era berean, eguneroko asanblada ospatu dute.