NAIZ
BILBO

Eusko Label eta Euskotren ligak aurkeztu dituzte Bilbon

Bilboko Bizkaia Frontoian egin dute hilaren amaieran hasiko diren Eusko Label eta Euskotren ligak aurkezteko ekitaldia. Iazko denboraldiko sariak ere banatu dituzte. 

Eusko Label eta Euskotren ligak aurkezteko ekitaldia, Bilbon. (@euskolabel)
Eusko Label eta Euskotren ligak aurkezteko ekitaldia, Bilbon. (@euskolabel)

Ehunka lagunen aurrean aurkeztu dituzte Eusko Label eta Euskotren ligen denboraldi berriak, Bilboko Bizkaia Frontoian. 

Gizonezkoen kasuan hilaren 24an hasiko da Eusko Label Liga, Bilboko uretan, hiriko IX. Banderan.

Emakumezkoen Euskotren Liga, aldiz, ekainaren 30ean hasiko da, Sestaoko Bandera lortzeko lehiarekin.

Joxe Felipe Auzmendi eta Sandra Sabates aurkezleek gidatu duten aurkezpen ekitaldian, gainera, iazko denboraldiko sariak banatu dituzte.

Besteak beste, Urdaibaik Trainerurik Azkarrenaren saria jaso du, Boiron segunduko 4,86 metroko abiadura lortu baitzuen. Kirol Merituaren Arrauna Tiranentzat izan da. Harrobi Onenaren saria Ondarroara joan da. Ondarroa Cikautxok Entrenatzaile Onenaren saria ere jaso du, Jon Iriondorentzat izan baita aitortza hori. 

Patroirik Onenaren saria Hondarribiako Ioseba Amunarrizek jaso du eta Orioren afizioari ere aitortza egin diote. 

Estropada Antolakuntza Onenaren saria Aresentzat izan da, iaz «sekulako estropada» antolatu baitzuten eta Javier Herran igo da eszenatokira saria jasotzera. 

Sari banaketa bukatuta, Euskotren Garaikurra eta Caixabank Koroaren erreplikak eman dizkiete Urdabai eta San Juan Iberdrolako ‘Batelerei’. 

Zornotzako Zaparrada Batukadaren erritmoek eta Albert Boira umoristak ikusleei ateratako irribarreek osatu dute ekitaldia.