

Zuzenean 02:00h - 04:00h
Zebrabidea (errepikapena)
04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
2017an, Errenteriako Aitzbitarte IV haitzuloan, Paleolitoan marraztutako alu erraldoi bat aurkitu zuten. Albiste hori irakurtzean, zerbait piztu zen May Gorostiagaren buruan eta antzezlan bat sortzea erabaki zuen. 'Ama-alu-lur (Sorgin baten ametsak...)' obra idatzi zuen Intujai Teatro konpainiarekin batera, eta orain liburuan argitaratu dute.
Feminismoa, filosofia eta antropologiaz hitz egitera etorri dira antzezlaneko aktoreak, Bea Larrañaga eta Itziar Saenz de Ojer. Eta ostiraleta Bigarren Kafean aurkezle lanak egiten dituenez, May Gorostiagari ere galderak egin dizkiogu, noski.