Absolbitu egin dute presoen aldeko pankarka jartzeagatik zigortu zuten azpeitiarra
Auzitegi Gorenak absolbitu egin du Aritz Arzallus, 2011ko herriko jaietan presoen aldeko pankarta bat jartzeagatik kartzela zigorra ezarri zioten azpeitiarra.
2011ko herriko jaietan presoen argazkiak erakusten ziren pankarta bat jartzeagatik urtebeteko kartzela zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioarekin zigortu dute Aritz Arzallus azpeitiarra. Orain, ordea, atzera egin eta Epaitegi Gorenak absolbitu egin du.
«Terrorismoa goratzea» leporatzen zioten Arzallusi baina Epaitegi Gorenak ezin izan du hori berretsi.
Fiskalak urtebeteko espetxe zigorra eskatu zuen, defentsa abokatuak, berriz, Arzallusek ez zuela ETA goratzeko asmorik izan argudiatu zuen.
Nahiz eta Auzitegiak frogatutzat jo Arzallusek Aranbururen argazkia jarri zuela, ez du uste ETAko kideak goratzea izan zenik bere asmoa, ezta «biktimak iraintzea» ere. Auzitegi Gorenaren arabera, presoak «euren etxeetatik gertu dauden espetxeetara eramateko nahia» adierazten du Arzallusen ekintzak.