Zazpi urte espetxean eman ondoren, ostegun honetan askatuko dute Paul Asensio
2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuten Paul Asensio algortarrak ostiral honetan utziko du atzean Alacanteko Villena espetxea. Ekineko kide izatea leporatuta sartu zuten espetxean.
Paul Asensio euskal preso algortarra aske geratuko da ostiral honetan, Alacanteko Villena espetxea atzean utzita. 2007ko azaroaren 30etik da preso, orduan atxilotu baitzuen Polizia espainolak Barrikako bere etxean Auzitegi Nazionalaren aginduz.
Orduko hartan Madrilgo Soto del Real kartzelan espetxeratu zuten, Angela Murillo epaileak 18/98 auziaren sententzia noiz irakurriko zain. Hamaika urteko kartzela zigorra ezarri zioten, Ekineko kide izatea leporatuta. Auzitegi Gorenak, ordea, zigorra zazpi urte eta erdira murriztu zion.
Etxeratek behin baino gehiagotan aldarrikatu du dagoeneko baldintzapeko askatasunean behar lukeela.
Navalcarnero, Ocaña I eta Valdemoroko espetxean eduki dite eta 2008ko irailetik Alacanten dute, herritik 823 kilometrora.