NAIZ+

Aurreskubike?

Espainiako Vuelta Euskal Herrian sartu da gaur, Getxo eta Bizkaiko Begiratokiaren artean lehiatuko den etaparako. Ongi etorri gisa ohikoa da gurean aurreskua; gaur, ordea, honen aldaera berezia eskaini dute Getxon, bizikleta gainean egin baitute. 

Aurreskubike naizplus
Aurreskubike naizplus

Sarean ikusi dugu izendapena eta egokia dirudi, «Aurreskubike» deitu diote gaur Getxon Vueltari ongi etorria egiteko dantzatu dutenari. Txistulariak ohiko notak eta danboril kolpeak jo ditu, dantzariak, ordea, ohikotik jantzia soilik zituen. 

Bizikleta eskuan ikusi dugu gaur aurreskua.