Josu Iraeta
Idazlea

Kristok ez zekien euskaraz

Egia da eliza katolikoa gaur baino indar gehiagorekin bizi izan dela, eta nik dakidanez ez du ematen hoberako bidetik doanik. Eta gainera, ezinda esan gaurko egoera, berria edo uste gabea denik. Urteak dira, –haurrak ginela– lagunekin pilotan jokatzeko asmoekin, Donostiako Seminarioko frontoira –beti hutsa egoten zen– joaten ginela gure auzoan gaztetxoei –helduak– uzten ez zigutelako. Seinale txarra, Seminarioa toki handia bai, frontoi ederra ere bai, baina beti hutsa. Ez genuen sekula gazterik ikusi ez entzun.

Ez nahiz Eliza kontuan aditu, baina bai tartean urte asko ibili izana. Apaiza asko ezagutu nituen kantore izan nintzen garaian. Ahots ederrak zituztenekin kantatu ere bai, bainan hortik at, bakarren batzuk bai langileak, alferrak besteak. Nik uste bokazioak bideratutakoak gutxi, «ofiziozkoak» asko. Agian hortik doa Elizaren «odolustea».

Erlijio kontuetan «kristauak» gehien hornitzen dituzten teoriak Bibliaren barruan aurki litezke. Gauza asko ditu bere barruan, bakarren batzuk harrigarriak, oso, baina baita gaur egungo arazoak ulertzeko lagungarri izan litezkeenak ere. Besteak beste, esaten da, Jerusalemen, 33. urteko Pentekostes jaiaren goizean, Kristoren ehun bat jarraitzaile inguru, hainbat jatorritako pertsonen aurrean bilduta zaudela, hizkuntza ezberdinetan hitz egiten hasi zirela, eta, beraz, entzuten zituztenek beren hizkuntzan ulertzen zietela. Mirari bezala sailkatzen ziren horrelako jarrera bereziak. Egun gertatzen ez den zerbait, bestela, nola ulertu gure herrian, Etxalarren, duela gutxi gertatutakoa.

Pello Apezetxea azken hamarkada luzez Etxalarko apaiza izanda. Euskaltzale zintzo eta langileari, herriaren mesederako hainbat egitasmo dotore aurrera ateratako apaizari, azken agurra eskaintzen, «bere» eliza herritarrez lepo zegoela, zer da eta, elizkizunak Iruñeako Apezpikuak zuzendu behar zituela eta.

Ez nahiz luzatuko, baina bai salatu Nafarroako Elizaren jarrera onartezina. Pello agurtzeko, herritarrez gainezka zegoen elizan, «gaztelania ederrean» elizkizunak egin izana, lotsagarria da. Berriro diot, lotsagarria.

Kristok ez zekien euskaraz, bi mila urte igaro ondoren, bere oinordekoak, Nafarroako apezpikuak, gauza bera. Mirariak eskatzen hasi behar dugu?

Bilatu