Qaishar Bashir eta Rifat Sultain *

Ordiziako Jakintza Ikastola ez da eskola segregazionista

Behean sinatzen dugunok, mundu osoko hainbat lekutatik Euskal Herrira iritsitako ordiziarrak, Ordiziako Jakintza Ikastola jasaten ari den erasoen aurrean, honako manifestu hau plazaratu nahi dugu: Jakintza Ikastola ez da eskola segregazionista.

Ikastolako hezkuntza-komunitate osoak ahalegin handia egiten du bere proiektua aurrera eramateko, arrazoi ekonomikoengatik edo bestelakoengatik inor proiektu horretatik kanpo geratu ez dadin.

Gure seme-alabek, ingurune berriarekin harmonian garatzeko, konfiantzazko ingurune bat aurkitu dute ikastola honetan.

Kultura-aniztasunarekiko errespetua da nagusi, eta, aldi berean, euskararekiko eta haren kulturarekiko maitasun handia transmititzen da.
Komunitate honetan jarraitu nahi dugu, eta munduko edozein tokitatik etorritako gainerako familiak animatzen ditugu, gure ikastolari buruzko zurrumurruak sinetsi beharrean, gu ezagutzera hurbil daitezen eta proiektu eder honen parte izatera anima daitezen.

* Qaishar Bashir, Rifat Sultain, dokumentua sinatu duten beste 114 guraso eta Ordiziako Jakintza Ikastolako guraso juntakideak

Bilatu