Laborariek elkartasuna adierazi diete tren gidariei

ELB sindikatuak babesa helarazi die mobilizatuak segitzen duten tren gidariei. Gobernuaren erreformaren kontrako aldarria entzunarazi dute Donibane Lohizuneko tren geltokian ekainaren 22an. Hain zuzen ere, tren bat blokatu dute bertara hurbildutako grebalariek. Ondotik, giro lasaiago batean, laborariek prestatutako zikiroarekin gozatu ahal izan dute.

2018 EKA. 22