NAIZ.INFO

Sanferminak, Karmenak  eta musika nonahi asteburuan

Asteburuko agenda ekitaldiz beteta dator Euskal Herrira. Sanferminek lekua utziko diete Karmengo jaiei eta Madalenei.

Sanferminak amaitzeko ordu asko geratzen dira oraindik. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Sanferminak amaitzeko ordu asko geratzen dira oraindik. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Sanferminak amaitzear badaude ere, oraindik ordu batzuk gelditzen dira ‘Pobre de Mi’ kantua entzuteko eta, beraz, zer ikusia nonahi izango da. Hala nola, Gora Iruñea plataformaren gunean Irrien Lagunen bisita izango dute asteburu honetan eta, igandean, Mikel Urdangarin gerturatuko da bertara.

Bere aldetik, Takonerako Oinezen gunea lasai egoteko aproposa bada ere, kontzertuak eta gaiteroak entzuteko geldialdia egitea derrigorrezkoa izango da eta, azkenik, sanferminetako programa ofizialean ere zenbait ikuskizun eta kontzertu iragarrita daude Foru plazan eta Gaztelu enparantzan.

Sanferminei Karmengo jaiek hartuko diete lekukoa Euskal Herriko herri askotan. Batzuk aipatzearren, Zornotzan larunbatean abiatuko dira jaiak, txupinazoa astelehenean izango bada ere; Santutxun, berriz, marmitako txapelketarekin hasiko dira; Ermuan Santiagoak ospatzen badituzte ere, asteburu honetan hasiko dira festak; eta ezin ahaztu Alegia, Barakaldo, Santurtzi, Markina Xemein edo Plentzian ere jai giroan murgilduta izango direla.

Baina, zalatzarik gabe, asteburua musikaz blai datorkigu. Ezin aipatu gabe utzi BBK Live, Hondarribia Blues Jaialdia edo Ezkaraiko jazzaldia. Horiez gain, asteburuko kontzertuen zerrendan badira musikazaleak bereziki erakarriko dituzten beste hainbat hitzordu ere. Sartu eta begirada bat ematea besterik ez dago.