Jon Ormazabal

Xabier Ibaragaraik lehen txapela jantzi du final handi batean

Erratzuko atzelariak bost jokoak behar izan ditu Esteban Gaubeka txapeldun handia gainditzeko (10-6, 8-10, 10-9,9-10, 8-10)

Final handia eskeini dute Ibargarai eta Gaubekak (FOKU)
Final handia eskeini dute Ibargarai eta Gaubekak (FOKU)

Bizkarreko minak erabat ahaztuta, bere betiko ametsa bete ahal izan du Xabier Ibargaraik eta buruz buruko bere lehen txapela jantzi ahal izan du Erratzuko atzelariak, final handi batean, Esteban Gaubeka handiari bost jokotan irabazita.

Detaile txikiek erabaki duten partida izan da azken aldiko finalik onena izan den aurtengoa eta oso zail jarri zaion lehiari buelta eman dio atzelari nafarrak.

Lehenengoa kenduta (10-6 irabazi du Armintzako oilarrak), joko guztiak oso orekatuak izan dira eta bizkaitarrak txapela esku eskura izan duen arren, tanto bakarraz bosgarren seta behartu du erratzuarrak eta hor lortu du hainbeste bilatutako txapela.