@MartxeloDiaz
IRUÑEA

Nafarroako ikastoletako lan hitzarmena sinatu dute LABek eta NIEk hamar urte eta gero

Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) eta LAB sindikatuak lan hitzarmena sinatu dute. 700 langilerengan eragina du eta 2010etik luzatua zegoen. Bi aldeek akordioaren balorazio oso positiboa egin dute.

LABeko ordezkariak sinaturiko akordioarekin. (LAB SINDIKATUA)
LABeko ordezkariak sinaturiko akordioarekin. (LAB SINDIKATUA)

LAB sindikatuak gogoratu duenez, hitzarmena luzatua egon den urte hauetan murrizketak, salaketak, mobilizazioak eta lan erreforma gertatu dira. Hiru urte eman dituzte negoziatzen.

Akordio honi esker Nafarroako ikastoletako langile gutiek urtarrtiletik %2,25eko igoera izango dute, Nafarroako Gobernuak ordaintzen duen zatian. «Honela, langileen artea sortutako soldata diferentziak bukatuko dira», nabarmendu du LABek.

Hitzarmena 2019rako da, baina 2020ra luza daiteke hurrengo hilabeteetan Nafarroako Gobernuarekin itunpekoaren markoan bi sinatzaileek akordioa lortuko balute eta luzatea egokia baderitzot. Akordioaren baitan PPren lan erreformari aurre egiteko neurriak, jazarpen morala eta sexualerako prebentzio protokoloa, irakasle itundu eta ez itunduen arteko lan baldintza berdintasuna, ikasturte baterako kontratatzen den irakasleak urtebeteko kontratia izatea, bi lan kategoria berriak, eta baimenetan hobekuntzak daude. 

«Honela, LABek ikastoletako langileekin hartutako konpromisoa bete du. 2017an ikastola gutzietan langile batzarrak egin ostean, langileen %81ek erabaki zuen soldata taula berria, beste hobekuntza batzuk jasoko zituen lan hitzarmenarekin batera sinatuko zela, eta hola egin du», nabarmendu du sindikatuak.

Nafarroako 15 ikastolak biltzen duen elkarteak ere hamar urte hitzarmenik gabe egon ondoren oso modu positiboan jaso zuen sinadura hau.