NAIZ

Langile bat zaurituta kotxe batek harrapatuta Gueñesen

BI-636 errepidean lanean ari zen langilea zaurituta suertatu da kotxe batek harrapatuta.

Lakuako Segurtasun Departamentuak jakitera eman duenez, istripua Kadaguako Korridorean, Gueñes herriaren parean, goizeko zortzirak eta hogeian gertatu da. Orduan, kotxe bik talka egin dute eta BI-636 errepidean lanean ari zen langile bat talka eginiko kotxe batek  kolpatu du.

Anbulantziz Gurutzetako Ospitalera eraman dute langilea.