Arene 6 Getxoko Muxikebarri aretoan

Date

27.09.24 - 27.09.24

Lieu

Bizkaia - Getxo

Arene 6 taldeko kideak kontzertu bat eskaini berritan.
Arene 6 taldeko kideak kontzertu bat eskaini berritan. (ARENE 6)

Arene 6 talde bizkaitarrak kontzertua eskainiko du irailaren 27an Getxoko Muxikebarri antzokian. Data berezia aukeratu du taldeak emanaldi berezi hau burutzeko, eta hauxe izango da urte amaiera bitartean Euskal Herrian joko duen kontzertu bakarra. Sarrerek 7 euroko balioa izango dute, eta dagoeneko salgai daude Muxikebarri aretoaren atari digitalean.

Arene 6

Urteak daramatzate Arene 6 taldeko kideak musika eszenan, eta bide horretan Erasoka, Smoking Barrels edota Ukabilkada bezalako taldeetan ibili dira Arene 6 osatu aurretik. Talde berriarekin mantentzen dituzte aurreko taldeen zertzelada batzuk, baino rocka eta punk oi! doinuetatik haratago, territorio berriak badira Arene 6 taldearen doinuetan, gitarra zorrotzagoak eta base erritmiko oldarkorragoa esaterako.

2022. urtean ikusi zuen argia taldearen debuteko diskoak ‘Errautsetatik’ izenpean, eta bertan hamar kantu bildu zituzten Sounds of Sirens estudioetan grabaturiko lanean. Disko horri esker emanaldiak areagotu zituen taldeak, eta 2023 urtean bi kantu berri bildu zituzten ‘Bereizezinak’ izeneko binilo single ederrean. Urte berean Streetwise talde nafarrarekin batera split disko bat kaleratzen du bandak, eta ‘Txikia’ abestiaren moldaketa bat.

Azkenik, berriki ‘Herri Baten Arnasa’ kantua zintzilikatu dute plataforma digitaletan. Egun disko berria izango dena lantzen ari da Algortako banda, eta datorren urtean ikusiko du argia taldearen bigarren iraupen luzekoa izango dena.

Irailak 27

Musika festa arratsaldeko 18.30etan hasiko da La Plaza tabernan antolatu duten binilo pintxadarekin, eta 21.00etan zabalduko dira Muxikebarriko ateak. 21.30etan taularatuko Arene 6, eta emanaldian taldearen ibilbideko parte izan diren zenbait musikari eta lagun igoko dira agertokira, berezia izango den kantu zerrendan. Gaualdia musika jartzaileek borobilduko dute.





Emplacement

Muxikebarri antzokia
Muxikebarri antzokia
Getxo. Bizkaia

Liens