Artzai Larzabal naiz+ bloga

Tu de embasi (enbaxadara)

Sekula ez naiz Estatu Batuetan egon (Euska Herritik kanpora ere apenas...!) eta sartzeko VISAtua behar izan dut. Internet bidez hamaika paper eta istoria bete ostean, tartean ez dudala atentaturik burutuko edota ez dudala terroristarik ezagutzen ziotenak (euskaldun bati ezin zaio hori galdetu, hemen dena da ETA!), Madrilera joan nintzen Estatu Batuetako enbaxadan elkarrizketa burutzera.

Aurreko gauean iritsi nintzen Capitalera eta gerra kazetari baten eta bere emaztearen etxean hartu nuen ostatua. Hurrengo egunean, goizean goiz joan nintzen enbaxadara. Manolo bat zegoen atean. Inglesez ari zen, baina tutik ez zuen ulertzen. Ez zidan motxilarekin sartzen utzi (“cuando de desazgas de todo esto, vuelves! Tienes hasta las 12:30, si no, no entras!” Toma esa!).

Egin nuen Manolok agindutakoa eta sartu nintzen barrura. 30 ate zeharkatu ostean, egongela handi batera iritsi nintzen. Paper batzuk aurkeztu, atzamar guztietako hatz markak utzi eta “elkarrizketa” bat pasa behar izan nuen, inglesez!. “Zertara zoaz USAra?” Han bestea! 20 segundu behar izan nituen tipoa konbetzitzen ez neukala USAn betirako bizitzen geratzeko intentziorik.

Eta poz pozik atera nintzen enbaxadatik baina berehala aldatu zitzaidan umorea: Intereconomiako kazetari bat etorri zitzaidan eta... “¿Disculpe? ¿Te podría hacer un par de preguntas?”. Lo que me faltaba! Barkatu neskatxa, baina uste dut denontzat hobe izango dela ez badidazu mikrofono hori ahora hurbiltzen...

Hura izan zen nire lehendabiziko esperientzia Estatu Batuetan. Izan ere, Madrilen negoen arren, Estatu Batuaken lurraldean egon nintzela esan baitezaket. Julian Assanse bezala, Ecuadorren dago, Ecuadorren egon gabe!