Tirania sasoietan, Euripiden antzerkigintza garaian, erregetza zoriontasunik gabeko justizia omen zen.
Egungo justizia-eza erregearen zoriona izaten da, herrien kaltetan eta telebistaz zabaldu ohi dute..
Erregerik gabeko herri burujabetasunak bakarrik emango dio justiziari independentzia.
Espainiako inperioan, handiustetan, eguzkia ez bide zen inoiz desagertzen,
Horregatik, agian, itsututa daukagu Espainia, zeren, inperioa, Hitlerrek zioen bezala, kartzelen jabegoa baita, eta Herri honek ez du horrelako ondasunik nahi,
askatasuna baizik.
Gaur gauean, eguberriko egun epelean eta gau onean, nik ez dut telebista piztuko.
Baina gurekin afaltzen egongo ez direnak gogoan, goizaldean idatzitako soneto hau irakurriko dut, ahapeka:
Ama lurra, presoen antzera,
kartzela ilun barruan gaude,
baina nahi dugu izan libre
besteak bezala, hemendik aurrera
Baina ez da soilik nahi izatea
kementsu gaude bezain egoskor,
eta nahiz etsaia izan sor eta gor,
borrokaz irabaziko dugu bakea !
Kanpora begira, ai Euskal Herria,
muineraino asaldatzen zaizkit barrenak,
askatasunak ez baitu gure aberria
Nahiz eta zigor edo debekua jarria
apurtuko ditugu betiko kondenak
zor zaigun independentzia, aldarria .
Donostian 2012-12-24
(Mundua bukatu ondoren)