14 DéC. 2016 - 12:29h UEUk «IkerGazte» kongresua antolatu du Iruñean NUPekin elkarlanean UEUk «IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz» kongresuaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur goizean Iruñean. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. Kongresua NUPekin elkarlanean antolatuko dute eta Iruñean egingo da maiatzean. IkerGazteren bigarren edizioa Iruñean egingo da. (UEU) Dernière mise à jour : 14 DéC. 2016 - 12:44h Iñaki Vigor Iñaki Alegriak, UEUko zuzendariak, kongresu honen zehatzak ezagutzera eman ditu. Berarekin agertu dira Imanol Nuñez, NUPeko Hizkuntzen goi-mailako institutuko zuendaria; Olatz Perez de Viñaspre, IXA taldeko ikergaztea, eta Patxi Salaberri, NUPeko katedraduna eta kongresuko arduraduna.Iñaki Alegriak erakundearentzat egitasmo honek duen garrantzia azpimarratu du. «UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da bere hasieratik euskal komunitare zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikerlariak hain sakabanatuta egonda», esan du.Alegriak gaineratu du gaur egun ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, eta beraien arteko eta lanen ezagutza bideratzeko asmoz antolatu zuten 2015ean lehen aldiz «IkerGazte» kongresua Durangon. Bertan 200 ikertzailek parte hartu zuten, «eta argi geratu zen horrelako foro bat behar zela».Hori dela eta, bi urtetik behin antolatzea erabaki zuten. «Bigarren edizio hau antolatzen hasi ginenean –gogorarazi du Alegriak– argi genuen Nafarroan izan behar zuela, eta pasa den urtean sinatu genuen elkarlan hitzarmena dela medio, Nafarroako Unibertsitate Publikoa bidelagun ezin hobea dela pentsatu genuen». Olatz Perez de Viñasprek esan du kongresu hau Euskal Herriko ikerlarien komunitatea saretzeko abiapuntu bikaina dela eta euskara ikerketa munduaren erdigunean kokatzeko balio duela.Patxi Salaberrik, bere aldetik, azpimarratu du ikertzaileentzat ez ezik, kongresua ikertaldearentzat ere oso interesgarria izango dela elkarlan berriak egin ahal izateko, «jende berria beren taldera erakartzeko zein euskaraz aritzera motibatzeko».Kongresua hiru egunetakoa izango da barnetegi moduan, «elkar ezagutza errazteko asmoz». Programa akademikoari dagokionez, egitarauan lau saio mota egonga dira: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta tailerrak. Kongresurako ekarpenak egiteko epea otsailaren 28ra arte dago zabalik.