30 NOV. 2020 - 19:05h Kinoa eta tofu entsaladak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g kinoa, 200 g tofu, 2 tomate, koilarakada bat sesamo hazi, 50 g kakahuete, koilarakada bat soja saltsa, koilarakada bat olio, koilarakada bat arroz ozpin, koilarakada bat kurkuma. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat soja saltsa.Zailtasuna 2 1. Ontzi batean soja saltsa, olioa, ozpina eta kurkuma jarri eta nahastu.2. Dadotan moztutako tofua gehitu eta 40 minutuz beratzen utzi.3. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri. 4. Beste eltze batean garbitutako kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta hozten utzi.5. Tomateak garbitu eta zatitu. 6. Saltsaren osagaiak irabiatu.Ontzi batean osagai guztiak eta saltsa jarri eta nahastu. Lau plateretan jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g kinoa, 200 g tofu, aguakate bat, laranja bat, 10 intxaur, 100 ml soja saltsa. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 1 1. Kinoa egosi.2. Aguakatea eta laranja zuritu eta zerrendatan moztu.3. Intxaurrak txikitu.4. Tofua dadotan moztu eta sojarekin 40 minutuz beratzen utzi.5. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahastu. Saltsarekin ondu.