11 DéC. 2020 - 07:30h Ziazerba eta ahuntz gazta tarta (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzatOrea: 180 g irin, arrautza txiki 1, 50 ml esne, 50 g gurin, koilarakadatxo bat legami hauts, gatza. Betegarria: tipulina bat, 350 g ziazerba, 100 g pinazi, 50 g urdaiazpiko ondu, 2 arrautza, 300 ml esne-gain, 250 g ahuntz gazta, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Zailtasuna 3Orea:1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.2. Erdian gatz pixka bat, arrautzak, legamia eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. 3. Tapatu eta hozkailau ordu betez beratzen utzi.4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz.Betegarria:1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. 3. Urdaiazpikoa txikitu.4. Pinaziak gorritu.5. Esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Ziazerbak, pinaziak eta urdaiazpikoa gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. 6. Moldean aurreko nahasketa jarri, eta gainean zerrendatan moztutako gazta.7. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz. 8. Moldetik atera eta sei zatitan moztu.