19 JAN. 2021 - 14:10h Azalorea piper gorri saltsarekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatAzalore bat, 2 piper gorri, baratxuri ale bat, koilarakadatxo bat ozpin, eguzkilore haziak, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu.2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar. Zatitan moztu.3. Piperrak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, barazkiak gorritu arte. Atera eta tapatu. 4. Piperra zuritu, haziak kendu eta zerrendatan moztu.5. Piperrak, baratxuria, ozpina eta olio zurrusta bat irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.6. Plateretan azalorea jarri eta atera saltsa aparte.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatAzalore bat, tipula erdia, baratxuri ale bat, piper gorri bat, 2 piper txorizero, 300 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Azalorea aurreko errezetan esan dugun bezala egosi. 2. Piper txorizeoak garbitu eta ur epeletan beratzen utzi.3. Zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.4. Piperrak gehitu eta erregosi.5. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.Azalorearen gainetik bota.