02 FéV. 2021 - 07:00h Ganba eta orburu txitxiburduntziak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao FRIJITUTAOsagaiak 4 lagunentzat24 ganba, 8 orburu. Orea: arrautza bat, 150 ml ur epel, 250 g irin,10 g legami, gatza. Zailtasuna 2 1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. 2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15 minutuz egosi. Atera eta erditik moztu.3. Ganbak zuritu eta burua kendu.4. Legamia uretan urtu. 5. Ontzi batean irina jarri eta ura, gatza eta arrautza gehitu eta nahastu. Eragin, ore bat lortu arte. Tapatu eta leku epel batean utzi, orea igo arte. 6. Txitxiburduntzi bakoitzean 4 ganba eta 2 zati orburu jarri eta aurreko oretatik pasatu.7. Zartagin batean olio ugari bero-tu eta txitxiburduntziak frijitu.PLANTXANOsagaiak 4 lagunentzat24 ganba, 12 orburu, 4 xerra hirugihar, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Orburuak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi eta erditik moztu.2. Ganbak zuritu eta burua kendu.3. Hirugiharra 8 zatitan moztu.4. Txitxiburduntzi bakoitzean 3 ganba, zati bat hirugihar eta eta 3 zati orburu jarri.5. Plantxa batera olio pixka bat bota eta berotu. Txitxiburduntziak erre, bi aldeetatik.