25 FéV. 2021 - 06:20h Noodleak muskuilu eta perretxikoekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g noodle, 2 baratxuri ale, 500 g muskuilu, 200 g perretxiko, 250 ml esne-gain, 2 koilarakada soja saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, noodleak eta gatza bota; 4 minutuz egosi eta noizean behin eragin. Ez busti ur hotzean.Aldi berean honako hauek prestatu:1. Muskuiluak garbitu eta egosi, ireki arte. Oskolak kendu.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. 3. Tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.4. Esne-gaina, muskuiluak eta soja saltsa bota eta 2 minutuz egosi.Noodleak eta aurreko nahasketa nahastu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g noodle, tipulina bat, piper berde bat, azenario bat, 500 g muskuilu, soja saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Noodleak eta muskuiluak aurreko errezetan esan dugun bezalaprestatu. 2. Tiratan moztutako tipulina olio pixka batekin erregosi. 3. Tiratan moztutako piperra eta azenarioa gehitu eta erregosi.4. Muskuiluen salda pixka bat eta soja saltsa gehitu eta egosi.Noodleak, muskuiluak eta aurreko nahasketa nahastu.