GAIAK

Labean erretako untxia eztiarekin

(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, limoi bat, koilarakada bat ziape, 2 koilarakada ezti, 16 patata txiki, olioa, gatza, ezkaia.

Zailtasuna                        2             

1. Untxia garbitu eta erditik zabaldu. Azpil batean jarri eta gatza, ezkai eta limoi zukua bota.
2. Ziapea eta eztia nahastu eta untxia igurtzi.
3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 15 minutuz. Buelta eman eta beste 15 minutuz sartu.
4. Patatak garbitu eta urarekin 7 minutuz egosi. Erditik moztu eta azpil batean jarri. Labean 20 minutuz sartu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 2 koilarakada ezti, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 2 patata, baso erdi ardo gozo, koilarakadatxo bat piper gozo, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Untxia garbitu eta erditik zabaldu. Gatza eta olio pixka bat bota.
2. Eztia eta piper gozo nahastu eta untxia igurtzi.
3. Zartagin batean txikitutako baratxuriak eta zerrenda finetan moztutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
4. Patatak garbitu eta xerratan moztu. Barazkiekin batera jarri eta 5 minutuz erregosi.
5. Azpil batean patatak eta untxia jarri. Ardoaren erdia bota.
6. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 15 minutuz. Buelta eman, ardoa bota eta beste 15 minutuz sartu.